124. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ekitaldi itxietako ordaindu gabeko zenbait betebeharri baja ematea, preskripzioagatik. Espediente kolektiboa

Itzako Udaleko osoko bilkurak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente kolektibo bat, ekitaldi itxietako ordaindu gabeko zenbait betebehar onarturi baja emateko. Haien zenbatekoa 1.280,28 euro da, eta 2012ko, 2013ko eta 2014ko ekitaldiei dagozkie:

DATA

KONTABILITATEA

IZENA

IFZ

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

PRESKRIPZIO DATA

2012-02-07

HIDROSOLAR ROJO SOLAR SL

BS31752041

4705. faktura, mantentze-lanak, 2012ko urtarrilekoa

23,52

2016-12-31

2012-12-31

AUTOBUSES LA PAMPLONESA

A 31074016

2012ko laugarren hiruhilekoa

325,09

2016-12-31

2013-08-31

JARDINERIA BASOA SL

BS311900871

20130110 faktura, programatzailea (hartzekodunen lehiaketa)

649,67

2017-12-31

2014-12-20

J.S.A

72 693 458 A

75. faktura, txostena, (aurkeztu gabe)

242

2018-12-31

Espedientearen hasierako onespena jendaurrean jartzen da Itzako Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogei egun baliodunerako, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertzeko aukera izanen dute, eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahalko dituzte beren eskubideen alde, jarraikiz xedatutakoari Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan.

Itzan, 2023ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2308009