2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2023ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Girgillaoko barrutiko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Girgillaoko barrutiko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarren Girgillaon, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.
Iragarkiaren kodea: L2308448