1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
709E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 447E/2023 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, esleitu ziren, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostu huts batzuk (OOLT–LZB–LZA–Laguntza), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Ebazpen hori 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ekoan.
Eranskinean esleitutako lanpostuak ageri ziren. Akats bat atzeman da 65125 zenbakiko lanpostuaren izenean, eta zuzendu egiten da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 447E/2023 Ebazpenaren eranskina. Ebazpen horren bidez, esleitu ziren merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, familiako eta komunitateko medikuntzako lanpostu huts batzuk (OOLT–LZB–LZA–Laguntza), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
Honako hau dioen tokian:
IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | LANPOSTUA | EUSKARAZ JAKIN BEHARRA |
CINCA ORIOL, BEATRIZ | 65125 | CASCANTEKO OOLT | LZAko MEDIKUA | |
Honako hau behar du:
IZENA | LANPOSTU ZK. | ZENTROA | LANPOSTUA | EUSKARAZ JAKIN BEHARRA |
CINCA ORIOL, BEATRIZ | 65125 | CASCANTEKO OOLT | OOLTko MEDIKUA | |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera eta Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.
Iragarkiaren kodea: F2308343