2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Aldaketa 2023rako tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Honen bidez aditzera ematen da Cabanillasko Udalak honako erabaki hau hartu zuela 2023ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran:
"Lehena.–Hasiera batez onestea tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak aldatzea 2023rako, honela:
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Karga-tasak ez dira aldatu.
Bigarrena.–Bere horretan uztea 2023rako onetsitako gainerako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak..
Hirugarrena.–Espedienteari nahitaezko izapidetzea eta publizitatea ematea, hura jendaurrean paraturik udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek aldi horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Laugarrena.–Behin betiko onetsitzat ematea zerga-tasak, prezioak eta tasak, baldin espedienteari ez bazaio erreklamaziorik aurkezten lehen adierazitako epean, eta haren testua osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean".
Iragarki honen bidez betetzen da hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko informazioaren izapidea; epe horretan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
Cabanillasen, 2023ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L2308416