1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
172/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 104/2023 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak eta egutegia ezarri ziren 2023-2024 ikasturterako.
Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 104/2023 Ebazpenari buruz egin duen txostena (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak eta egutegia ezarri ziren 2023-2024 ikasturterako).
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 104/2023 Ebazpenaren 1. eranskineko 14. artikuluaren 1.b) puntua aldatzea (ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloetan onartua izateko prozeduraren jarraibideak eta egutegia ezarri ziren 2023-2024 ikasturterako). Horren ondorioz, puntu hori honela idatzita geldituko da:
"b) Nafarroako urrutiko online modalitatean lanbide modulu guztiak gainditu izana, salbu eta Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak modulua, Enpresa eta Ekimena modulua edo hizkuntza moduluak, betiere gainditu gabe geratzen zaizkion modulu horien orduen batura 300 ordutik gorakoa ez bada."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F2308238