1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 31n hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan (Nafarroa)" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2022ko otsailaren 9an, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko batzarrak erabaki zuen onestea "Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan (Nafarroa)" izeneko obra proiektua, desjabetzeko espedientea hastea, proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onestea eta proiektua jendaurrean jartzea hamabost egun balioduneko epean.
Jendaurreko aldia bukatuta, mankomunitateak, 2023ko maiatzaren 11n egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta okupatu beharra. Halaber, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako.
Proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra presakoa da, mankomunitatearen esanetan, lehenbailehen konektatu behar delako Mendinuetako soluzioko ur-hornidurako sarea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneekin. Izan ere, egungo hornikuntza-instalazioek ez dute behar besteko bermerik ematen bi herri horiek hornitzeko, matxura ugari gertatzen delako eta agorraldian dagoen emari urriagatik.
Espedientean, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen ziurtagiri bat jaso da, non egiaztatzen baita mankomunitatearen batzarrak erabaki zuela toki erakundearen kontuetan nahikoa diru jarri behar zela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru kopuruak ordaintzea ukitutakoei.
Horrenbestez, ikusirik txosten juridikoa, eta erabiliz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako ahalmenak, bai eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandakoak ere, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Deklaratzea presakoa dela "Edateko uraren goi-hornidura hobetzea Urritzelkiko eta Zuntzarrengo biztanleguneetan (Nafarroa)" izeneko obraren proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari jakinaraztea.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2308493