1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko maiatzaren 24an hartua, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia (ENEAS 2030) onesten duena.
2020an herritarren partaidetza prozesu bati ekin zitzaion, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia (ENEAS 2030) egiteko.
Prozesu horren abiapuntua Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren gaineko Nafarroako diagnostiko bat izan zen, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Pirinioetako Estrategiaren (EPEAS) eta ADNPYR mugaz haraindiko proiektuaren esparruan egindakoa.
Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategiak (ENEAS 2030) esparru berri bat definitu nahi du, ingurumen hezkuntzaren ikuspegi berrietara egokitua; izan ere, ikuspegiok hertsiki lotuak daude larrialdi klimatikoaren eta jasangarritasunaren arloko nazioarteko eztabaidekin, gizarte eta ingurumen arloetan dauzkagun erronka berriekin eta Nafarroako Gobernuak eskualde-mailan, nazio-mailan eta nazioartean harturiko konpromisoekin. Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzak aurrean dituen erronka horiek direla-eta, esan daiteke funtsezko tresna bat izanen dela inpaktuak murriztea eta ingurunearekin ditugun harremanak –tokian tokikoak eta globalak– hobetzea ahalbidetuko duten soluzioak bilatu eta abian jartzeko, bai eta aurrerapausoak egiteko garapen jasangarriaren bidean, alde sozial eta ekonomikotik eta ingurumen aldetik begiratuta.
Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategiak (ENEAS 2030) 15 helburu espezifiko eta 64 neurri biltzen ditu, 5 ardatz operatiboren inguruan multzokatuta, honakoetan alegia: jasangarritasunerako ingurumen hezkuntza politika publikoetan txertatzea, jasangarritasuna hezkuntza eta prestakuntza sisteman sartzea, jasangarritasunerako ingurumen hezkuntzaren kalitatea hobetzea, esku-hartzerako agertoki eta gune espezifikoak sortzea, eta komunikazio eta zabalkunde ekintzak gauzatzea, bai eta herritarren ekintzak ere.
Onesteko aurkezten den dokumentuaz parte-hartze prozesu sakona egin da; hari esker, sartutako neurrietatik 29 birformulatu dira eta 26 berri gehitu dira.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia (ENEAS 2030) onestea. Eranskinean jaso da.
2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko departamentu guztietara eta Nafarroako Parlamentura, haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematea argitara, Gobernu Irekiaren Atarira daraman esteka batekin, bertan argitaratuko baita Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia (ENEAS 2030).
Iruñean, 2023ko maiatzaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Eranskina.–Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia (ENEAS 2030) https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gobernanza/planes-y-programas-accion-gobierno/estrategia-navarra-educacion-ambiental-para.
Iragarkiaren kodea: F2308380