124. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

103C/2023 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Transportes Iruña SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Noain Elortzibarko Transportes Iruña SA enpresaren hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31102121012023), erregistro honetan 2023ko apirilaren 14an sartu baitzen, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko apirilaren 14an izenpetuta, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, eta horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jendaurrean egon dadin.

Iruñean, 2023ko martxoaren 18an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Noaingo Transportes Iruña SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2307961