122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04563 NL/sr. espedientea.
Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Arritxenekotxokoa Erabiltzaileen Elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Arritxenekotxokoa iturburua.

Eskatutako emaria: 0,0389 l/s.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: erabilera sanitarioak, pertsonen kontsumorik gabe, eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik ura hartzeko kutxatila bat erabiliko da. Kutxatila horretatik 4 m-ko luzera duen hodia aterako da 5.000 litroko edukiera duen biltegiraino. Biltegian hodia bitan banatzen da, bata Zabalenea etxera doa, erabilera sanitarioetarako eta abeltzaintzarako, eta bestearekin bi estarbe eta txakurren etxola bat hornitzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko maiatzaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2308483