2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Zinegotzi ordezkarien izendapena aldatzea
Iruñeko Udaleko alkateak honako xedapen hau eman zuen 20203ko apirilaren 13an:
2019KO EKAINAREN 21EKO (12/AL) ALKATETZA-XEDAPENAREN BIDEZ ONETSITAKO ZINEGOTZI ORDEZKARIEN IZENDAPENA ALDATZEA
DAL 13-ABR-23 (1/AL).
Bat Etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta 2019ko ekainaren 21eko Udal-antolaketari buruzko dekretuan ezarritakoarekin,
HONAKO HAU XEDATZEN DUT:
1.–Indarrik gabe uztea María García Barberena Unzu Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariaren izendapena, zeina Alkatetzak 2019ko ekainaren 21ean emandako xedapen bidez onetsi baitzen (12/AL).
2.–Indarrik gabe uztea Fermín Javier Alonso Ibarra Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkariaren izendapena, zeina Alkatetzak 2019ko ekainaren 21ean emandako xedapen bidez onetsi baitzen (12/AL).
3.–Ana Elizalde Urmeneta Kulturako zinegotzi ordezkari izendatzea.
4.–María Caballero Martínez Berdintasuneko zinegotzi ordezkari izendatzea.
5.–Juan José Echeverría Iriarte Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkari izendatzea.
6.–Alkatetzaren xedapen honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra.
7.–Alkatetzaren xedapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran honen berri ematea ere.
Iruñean, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2308760