2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatzea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2023ko apirilaren 13an:
Tokiko gobernu batzarraren osaera aldatzea.
DAL 13-ABR-23 (3/AL).
Ikusirik Alkatetzaren 2019ko ekainaren 26ko Dekretua (1/AL), Tokiko Gobernu Batzarraren osaerari buruzkoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen X. tituluko 126. eta 127. artikuluekin bat,
HONAKO HAU XEDATZEN DUT:
1.–Indarrik gabe uztea María García Barberena Unzu eta Fermín Javier Alonso Ibarra zinegotzien izendapenak, 2019ko ekainaren 26ko Alkatetzaren Dekretu bidez (1/AL) onetsitakoak, Tokiko Gobernu Batzarrean hitza eta botoa duten kide gisa.
2.–Alkatetza-dekretu honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2308759