122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1919/2023 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren familiako eta komunitateko medikuntzako (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Akats bat atzeman baita izendapen proposamenaren txostenean, Leyre Maravi Álvarez andrearen izendapenaren araubide juridikoan hain juxtu, bidezkoa da zuzenketa egitea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maiatzaren 22ko 1778/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea –ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren familiako eta komunitateko medikuntzako (OOLT–LZB–LZA–Laguntza) lanpostuetan aritzeko–, eta, beraz, zehaztea bidezkoa dela Leyre Maravi Álvarez andrea kontratatzea lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean.

Leyre Maravi Álvarez andreak dagokion kontratua sinatu beharko du 2023ko maiatzaren 30ean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin. Orobat, agintzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2308818