2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Arrotxapeko Plan Partzialaren A-5 unitateko konpentsazio batzordearen jarduketa-sistema ordezkatzea borondatezko birpartzelazio-jabe bakarraren sistemarekin. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 06-MAR-23 (4/US).
Jendaurreko aldia iragan da Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urtarrilaren 16an honako hau hasiera batez onetsi zuenetik: Arrotxapeko Plan Partzialaren A-5 unitateko konpentsazio batzordearen jarduketa sistema ordezkatzea borondatezko birpartzelazio-jabe bakarraren sistemarekin (2023ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 2koa), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hartara, bat etorriz Hirigintza Gerentziako legelariaren 2023ko otsailaren 24ko txostenarekin, erabaki da:
1. Behin betiko onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren A-5 unitateko konpentsazio batzordearen jarduketa sistema ordezkatzea borondatezko birpartzelazio-jabe bakarraren sistemarekin.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau jakinaraztea Guillermo Echavarren Zozayari Juslaberriren ordezkari den aldetik, hori esparruko jabe bakarra baita.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2308408