2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Jarduera lizentzia ematea.
Izoztuak biltegiratzeko beste ganbera bat eraikitzea
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: 346/2022.
Sustatzailea: Lineage Milagro SLU.
Jarduera: izoztuak biltegiratzeko beste ganbera bat eraikitzea (19. ganbera).
Tokia: 2. poligonoa, 89. eta 821. lurzatiak, Valtierra-San Adrián errepidea z.g., Milagro.
Lizentzia eman den eguna: 2023ko maiatzaren 18a.
Milagron, 2023ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2308500