122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 3. poligonoko 80. lurzatian. Behin betiko onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2023ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Ollobarrengo 3. poligonoko 80. Lurzatian (AA-8 jarduketa asistematikoa), Oihana Beraza Martínezek eta Igor Armañanzas Larrodek sustatua, itxierako hormaren altuerak lurzatiko desnibeletara egokitzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Metautenen, 2023ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2308702