2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 3. poligonoko 55. lurzatian. Behin betiko onespena
Metautengo Barrutiko Udalak, 2023ko maiatzaren 23an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Ollobarrengo 3. poligonoko 55. lurzatian, Antonio Beraza Oroquietak sustatua, mugak eta fatxadaren lerrokadura bereizteko lerrokadurak aldatzeko.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Metautenen, 2023ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2308559