122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

UE-7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2023ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burgiko UE-7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 16an.

Jendaurreko aldian, alegazio bat jaso da, eta borondatezko birpartzelazioaren testu bateginean sartu ondoren, Udalaren osoko bilkurak, 2023ko apirilaren 23ko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea Burgiko UE-7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Ascensión Elizalde Urzainquik sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. eta 152. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Burgin, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Elena Calvo Petrotx.

Iragarkiaren kodea: L2308136