122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

23-00432 gora jotzeko errekurtsoa, terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespenari buruzkoa

Iragarki honen bidez jakinarazten da Cesara Corner SL sozietateak 23-000432 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Arangurengo Udalaren osoko bilkurak 2022ko abenduaren 20an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, behin betiko onetsi zen terrazak eta ostalaritzari lotutako bestelako elementuak bide publikoan eta/edo erabilera publikoko bide pribatuetan paratzea arautzen duen ordenantza.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, hamar egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Mutiloan, 2023ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2308413