2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskudantziak bereganatzea
Altsasuko Udaleko alkateak, maiatzaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Alkatetzaren 967/2023 Ebazpena, maiatzaren 29koa, zeinaren bidez bertan behera uzten baitira Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskudantziak.
Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion alkatearen eskudantzia batzuk.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan, honako hau dago xedatua: : "Organo gorenek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ebatzi ohi dituzten edo delegazio bidez ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ardura, arrazoi teknikoek, ekonomikoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean".
Egungo udal-korporazioa jardunean ari da 2023ko maiatzaren 28an hauteskundeak egin zirenetik eta korporazio berria osatu arte. Hortaz, eskuordetutako eskudantziak bereganatzeak lagunduko luke arinago eta eraginkorrago ebazten eskudantzia horiei lotutako prozedurak.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzak bereganatzea uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zizkion eskudantziak.
2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.
3. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."
Altsasun, 2023ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2308410