2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapena
Mankomunitateko buruaren 2023ko maiatzaren 13ko 13. Ebazpenaren bidez, eta Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Beatriz Benedí Calahorra izendatzen da gizarte-hezitzaile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Mankomunitate horretan jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan (20/2021 Legea, abenduaren 28koa).
Lanpostuen jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Los Arcosen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L2308381