2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLTZA ZENDEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako lorezaintzako peoi izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Oltza Zendeako Udalean zerbitzu anitzetako lorezaintzako peoi izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarria betez (deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko urriaren 3ko erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2022ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an), oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen diren txanda irekiko izangaien alde; izan ere, izangai horiek probak gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen dira, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen dituzte.
–Iván Manuel García Rodríguez. Lanpostu zenbakia: 8. Zerbitzu anitzak-Lorezaintza.
–Victoria Sangüesa Azcona. Lanpostu zenbakia: 9. Zerbitzu anitzak-Lorezaintza.
Deialdiaren 7 oinarrian ezarritakoarekin bat, proposatutako izangaiek hogeita hamar egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan aipatzen diren agiriak aurkezteko, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/.
Oltza zendean, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2308371