2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BUÑUEL
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Buñuelgo Udaleko alkateak, 2023ko maiatzaren 25ean, 126. Ebazpena onetsi du. Hona hemen:
Alkatearen ebazpen baten bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa) onetsi zen adierazitako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).
Alkatearen 2023ko urtarrilaren 2ko 3. Ebazpenaren bidez, toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena, betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak esleitzea, horrenbestez:
KODEA | LANPOSTUAREN IZENA | LANALDIA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | IZANGAIA |
11 | Garbiketako behargina | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | María de la O Pórtoles Lasheras |
13 | Brigadako behargina | Osoa | E | Lan-kontratudun finkoa | Francisco Javier Sansuán Osta |
14 | Brigadako behargina | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | Jesús Manuel Pórtoles Osta |
15 | Brigadako behargina | Osoa | D | Lan-kontratudun finkoa | Miguel Angel Gonzalez Rodríguez |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunei jakinaraztea, aditzera emanik honen aurka hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Buñuelen, 2023ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2308311