122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BEIRE

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak. Izendapena

Ikusirik Alkatetzaren 2022ko azaroaren 29ko 61-2022 Ebazpena, 2022ko abenduaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, zeinaren bidez onesten baitira oinarriak zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Alkatetzaren martxoaren 3ko 21-2023 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Beireko Udalaren web-orrian argitaratu zen.

Oposizioaldia eta merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.

Behin lanpostu hutsa hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igortzen dio, espediente osoarekin batera, izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Beireko Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea jarraian aipatzen den pertsona, eta adierazitako lanpostu hutsa esleitzea, horrenbestez:

LANPOSTUAREN IZENA

LANALDIA

MAILA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

IZANGAIA

Zerbitzu anitzetako peoia

Osoa

E

Funtzionarioa

Joaquín Gorría Artaso

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko ekainaren 13an, asteartea, jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz ezarritakoari uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozkoak).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Beireko Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.

Beiren, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2308339