2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ABLITAS
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Bukatu da lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia onetsi zuen Ablitasko Udaleko alkateak, azaroaren 29ko 332/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an), eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenei.
Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 26ko 199/2023 Ebazpenaren bidez,
EBATZI DA:
Lehena.–Honako hauek izendatzea lan-kontratudun finko, lanpostu hauetan jardun daitezen:
–Ehorzlea, zerbitzu anitzetako eginkizunekin: Javier Enériz Bonel.
–Administrari-ofiziala: María Pilar Sandúa Serrano.
–Administrari laguntzailea: Ana Serrano Arriazu.
–Berdintasuneko teknikaria: Laura Lorente Mesa.
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetakoa (kultur etxean): María Isabel Soto Zueco.
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetakoa (udal kiroldegian): María Natividad Antón Santos.
Honako hauek izendatzea aldizkako lan-kontratudun finko, lanpostu hauetarako:
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetakoa (San Babil ikastetxe publikoan): Rosa María Andrés Ayensa.
Honako hauek izendatzea aldizkako lan-kontratudun finko, lanaldi partzial aldakorrarekin, lanpostu hauetarako:
–Musika irakaslea (klarineteko espezialitatea): Ruth Arriazu Simón.
–Musika irakaslea (gaita eta danborreko espezialitatea): Francisco Javier Pérez de Obanos Oyarbide.
–Musika irakaslea (gitarrako espezialitatea): Fernando Rivas Martínez.
–Musika irakaslea (musika-hizkuntzako espezialitatea): Enriqueta Beltrán Corell.
–Musika irakaslea (oboeko espezialitatea): Amaya Arriazu Pérez.
–Musika irakaslea (perkusioko espezialitatea): Don Alberto Zarraluqui Minchinela.
–Musika irakaslea (saxofoiko espezialitatea): Enriqueta Beltrán Corell.
–Musika irakaslea (tronboi eta bonbardinoko espezialitatea): Jose Antonio Huguet Lasobras.
–Musika irakaslea (tronpako espezialitatea): Don Aitor Roger Alba.
–Musika irakaslea (tronpetako espezialitatea): Rubén Ruiz Díaz.
Bigarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko ehorzlearen lanpostu hutsa (zerbitzu anitzetako eginkizunekin), E mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Ehorzlea, zerbitzu anitzetako eginkizunekin; 10 zenbakia plantilla organikoan: Javier Enériz Bonel.
Hirugarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren lanpostu hutsa, C mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Administrari-ofiziala; 12 zenbakia plantilla organikoan: María Pilar Sandúa Serrano.
Laugarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostu hutsa, D mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Administrari laguntzailea; 13 zenbakia plantilla organikoan: Ana Serrano Arriazu.
Bosgarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko berdintasuneko teknikariaren lanpostu hutsa, B mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Berdintasuneko teknikaria; 14 zenbakia plantilla organikoan: Laura Lorente Mesa.
Seigarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, E mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatua; 16 zenbakia plantilla organikoan: María Isabel Soto Zueco.
Zazpigarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, E mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatua; 17 zenbakia plantilla organikoan: Doña María Natividad Antón Santos.
Zortzigarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren zerbitzuko eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, E mailakoa, lan araubide finkoan eta lanaldi osoz:
–Eskolazaina-zerbitzu anitzetako enplegatua; 15 zenbakia plantilla organikoan: Rosa María Andrés Ayensa.
Bederatzigarrena.–Esleitzea Ablitasko Udalaren Musika Eskola Ofizialeko musika irakasleen lanpostu hutsak, espezialitate hauetan: klarinetea, gaita eta danborra, gitarra, musika-hizkuntza, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia eta bonbardinoa, tronpa eta tronpeta. B mailakoak dira, eta lan araubide finkoan eta lanaldi osoz aritzeko:
–Musika irakaslea (klarineteko espezialitatea); 18 zenbakia plantilla organikoan: Ruth Arriazu Simón.
–Musika irakaslea (gaita eta danborreko espezialitatea); 20 zenbakia plantilla organikoan: Francisco Javier Pérez de Obanos Oyarbide.
–Musika irakaslea (gitarrako espezialitatea); 21 zenbakia plantilla organikoan: Fernando Rivas Martínez.
–Musika irakaslea (musika hizkuntzako espezialitatea); 22 zenbakia plantilla organikoan: Enriqueta Beltrán Corell.
–Musika irakaslea (oboeko espezialitatea); 23 zenbakia plantilla organikoan: Amaya Arriazu Pérez.
–Musika irakaslea (perkusioko espezialitatea); 24 zenbakia plantilla organikoan: Alberto Zarraluqui Minchinela.
–Musika irakaslea (saxofoiko espezialitatea); 25 zenbakia plantilla organikoan: Enriqueta Beltrán Corell.
–Musika irakaslea (tronboi eta bonbardinoko espezialitatea); 26 zenbakia plantilla organikoan: Jose Antonio Huguet Lasobras.
–Musika irakaslea (tronpako espezialitatea); 27 zenbakia plantilla organikoan: Aitor Roger Alba.
–Musika irakaslea (tronpetako espezialitatea); 28 zenbakia plantilla organikoan: Rubén Ruiz Díaz.
Hamargarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko ekainaren 14an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez badira, Ablitasko Udaleko lan-kontratudun finko edo aldizkako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Hamaikagarrena.–Izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan, Ablitasko Udalaren gardentasunaren atarian (ezaugarrien taulan zehazten da).
Hamabigarrena.–Aditzera ematea Alkatetzaren ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Hamahirugarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Ablitasen, 2023ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2308337