1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
99E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Irunberriko Udal Planaren aldaketa, AR-5 banaketa-arearen berrantolamenduari eta SGV-2 sistema orokorraren mugaketari buruzkoa, Irunberriko Udalak sustaturik.
Irunberriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Irunberriko Udal Planaren AR-5 banaketa-area berrantolatzea, haren eremutik 2.246 m² kentzeko, garraiobidez aldatzeko eskualdeko geltokirako SGV-2 sistema orokor berria mugatzearren. Udalez gaindiko sistema orokor bat da, Pirinioetako eskualde osoari ematen baitio zerbitzua, eta desjabetze bidez lortuko da.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1174E/2022 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin da, ingurumenaren gaineko eraginik ez duela iritzita. Hala ere, garraiobidez aldatzeko eskualdeko geltokia gauzatzean eta garatzean, prebentzio neurri egokiak hartu beharko dira Zaraitzu ibaia izeneko KBEari kalterik ez egiteko.
Ebazpen hori 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Irunberriko Udal Planaren aldaketa, AR-5 banaketa-arearen berrantolamenduari eta SGV-2 sistema orokorraren mugaketari buruzkoa, Irunberriko Udalak sustaturik.
2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Eraginaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Irunberriko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 22an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2308072