122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

937/2022 EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen du Zerbitzuetako ofizial izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitzen dio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 18an emandako 2307/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zerbitzuetako ofizial izateko zortzi lanpostu (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 9an emandako 876/2023 Ebazpenaren bidez, María del Coro Echávarri Ibáñez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 835 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 16an emandako 918/2023 Ebazpenaren bidez, María del Coro Echávarri Ibáñez andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten Zerbitzuetako ofizial izateko lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Marta María Gambra Chávarri andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 17an.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Marta María Gambra Chávarri andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Marta María Gambra Chávarri andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzuetako ofizial izateko, eta 835 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308357