122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

934/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu OLko administrari izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 18an emandako 2307/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko administrari izateko zortzi lanpostu (C maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 9an emandako 877/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituzten C mailako OLko administrari izateko María Consuelo Silanes Mediavilla andrea –415 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa)– eta Ana María Arana Loperena andrea –386 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa)–. Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 11n emandako 893/2023 Ebazpenaren bidez, María Consuelo Silanes Mediavilla andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko administrari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 11n emandako 894/2023 Ebazpenaren bidez, Ana María Arana Loperena andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko administrari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen Eva Zamarbide Bacaicoa andrearen eta María Teresa Calvo Martínez andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Eva Zamarbide Bacaicoa andrearen eta María Teresa Calvo Martínez andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Eva Zamarbide Bacaicoa andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 415 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Bigarrena.–María Teresa Calvo Martínez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko administrari izateko, eta 386 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, C mailakoa, Informazio eta Komunikazio Zerbitzuko Ikastegien eta Sailen Atalari atxikia (Tuterako campusa).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308356