122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

912/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen ditu B mailako OLko kudeaketari izateko (informatika zerbitzua), eta lanpostu bat esleitzen die.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 17an emandako 2302/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan B mailako OLko kudeaketari izateko lau lanpostu (informatika zerbitzua) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 4an emandako 827/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zituzten B mailako OLko kudeaketari izateko (informatika zerbitzua) Joseba Andoni Monreal Goicoechea jauna –602 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa)– eta Daniel Merino Echeverría jauna –405 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu zioten, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa)–. Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 8an emandako 860/2023 Ebazpenaren bidez, Joseba Andoni Monreal Goicoechea jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan (informatika zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 8an emandako 861/2023 Ebazpenaren bidez, Daniel Merino Echeverría jauna borondatezko eszedentzian deklaratu zuten OLko kudeaketari lanpostuan (informatika zerbitzua), 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen José María Amatriain Martínez jaunaren eta Pedro Javier Carrillo Redín jaunaren alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 9an.

Izangaiek deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da José María Amatriain Martínez jaunaren eta Pedro Javier Carrillo Redín jaunaren izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–José María Amatriain Martínez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (informatika zerbitzua), eta 602 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Pedro Javier Carrillo Redín jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea OLko kudeaketari izateko (informatika zerbitzua), eta 405 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, B mailakoa, Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunei eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308354