122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

911/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen du Berdintasuneko teknikari izateko, eta lanpostu bat esleitzen dio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko urriaren 27an emandako 2095/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Berdintasuneko teknikari izateko lanpostu bat (B maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko azaroaren 7an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko apirilaren 19an emandako 739/2023 Ebazpenaren bidez, Teresa García Revuelto andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten Berdintasuneko teknikari izateko, eta 552 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, B mailakoa, Errektoretzari atxikia (Iruñeko campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 10ean emandako 878/2023 Ebazpenaren bidez, Teresa García Revuelto andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten Berdintasuneko teknikari lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen María Idoya Aranaz Hernández andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 11n.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da María Idoya Aranaz Hernández andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Idoya Aranaz Hernández andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Berdintasuneko teknikari izateko, eta 552 zenbakiko lanpostua esleitzea, B mailakoa, Errektoretzari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308342