122. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

910/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen du Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta lanpostu bat esleitzen dio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 8an emandako 2179/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Zerbitzu Orokorretako sei lanpostu (D maila) merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko azaroaren 21ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko maiatzaren 3an emandako 820/2023 Ebazpenaren bidez, María Ventura Ruiz Gómez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zuten Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 695 zenbakiko lanpostua esleitu zioten, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa). Lanpostuaz jabetzeko eguna 2023ko uztailaren 1a da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko maiatzaren 10ean emandako 879/2023 Ebazpenaren bidez, María Ventura Ruiz Gómez andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten Zerbitzu Orokorretako lanpostuan, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, administrazio publiko berean zerbitzuak emateagatik.

Deialdiaren 10.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, izendapen proposamen osagarria egin zen María del Coro Echávarri Ibáñez andrearen alde, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 11n.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 9. eta 10. oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da María del Coro Echávarri Ibáñez andrearen izendapena egitea.

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María del Coro Echávarri Ibáñez andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea Zerbitzu Orokorretako langile izateko, eta 695 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, D mailakoa, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jakinaraztea interesdunari eta helaraztea Kudeatzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2308341