1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
174/2023 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, 2023-2024 ikasturtean lanean hasiko direnak.
Martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduaren bidez arautu zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea.
2022-2023 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko. Hamaika ikastetxe bateratutan egin zen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 24ko 65/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdian.
Lau ikastetxe bateratutan aurkeztu ziren hautagaitzak: Uharteko IBP, Nekazaritza eta Basogintzako IB, María Ana Sanz IB eta Tafallako IBP. Jarraian zerrendatzen diren gainerako zazpi ikastetxeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu: Sakanako LH IBP, Burlatako LH IB, Elizondoko Lanbide Eskola IBP, Irunberriko LH IBP, Hezitzaile Eskola IB, Donapea IBP eta Virgen del Camino IBP.
Beraz, hautagaitza aurkeztu den lau ikastetxe bateratuetan egin da ikastetxe bateratuko zuzendaria izendapen librearen bidez betetzeko prozedura.
Abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zazpigarren oinarriak ikastetxe bateratuko zuzendariaren eta zuzendaritza-taldearen izendapena arautzen du, eta adierazten du hautatutako hautagaiak Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko direla, eta ebazpen hori interesdunari eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko zaie, zuzendari izenda ditzaten, lau urteko aldirako.
Oinarri horren hirugarren atalak ezartzen duenez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen bidez izendatuko dira zuzendaritza-taldeak, ikastetxe bateratuko zuzendaria izendatzen den aldi bererako.
Bestalde, abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zortzigarren oinarriak hautaketa eta izendapen bereziak arautzen ditu hautagairik ez duten ikastetxeetan. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, izendapen berezi bat eginen da, eta interesdunei eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko zaie, izendapena egiteko izendapenaren iraupenerako.
Oinarri horren hirugarren atalak ezartzen duenez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen bidez eginen da zuzendaritza-taldearen izendapen berezia, ikastetxe bateratuko zuzendariaren izendapen berezia egiten den aldi bererako.
Horrenbestez, eta martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea, baldin eta haien zuzendaritzaren lanpostuaren deialdia abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez egin bada.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2023-2024 ikasturtean lanean hasiko diren Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea hautagaitza izan duten ikastetxe bateratuetan, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
2. 2023-2024 ikasturtean lanean hasiko diren Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien izendapen berezia egitea hautagairik izan ez duten ikastetxe bateratuetan, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, eta interesdunei, eragiten dien zatian.
Iruñean, 2023ko maiatzaren 23an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.
1. ERANSKINA.–IKASTETXE BATERATUETAKO ZUZENDARIAK IZENDATZEA
Deialdia, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsia.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
UHARTEKO IBP | Zuzendaria | FERNÁNDEZ LORENTE, ESTHER | 2023/07/01 | 2027/06/30 |
NEKAZARITZA ETA BASOGINTZAKO IB | Zuzendaria | NIÑO VILLAHOZ, FLORENCIO | 2023/07/01 | 2027/06/30 |
Mª ANA SANZ Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB | Zuzendaria | USACH ALDAZABAL, BEGOÑA LAURA | 2023/07/01 | 2027/06/30 |
IBP TAFALLA | Zuzendaria | PERNAUT OJER, CARLOS M.ª | 2023/07/01 | 2027/06/30 |
2. ERANSKINA.–IKASTETXE BATERATUETAKO ZUZENDARIEN IZENDAPEN BEREZIA
Deialdia, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 269/2022 Ebazpenaren bidez onetsia.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
SAKANA LH IBP | Zuzendaria | URBITARTE CABRERA, IGNACIO | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
BURLADA LH IB | Zuzendaria | MADINABEITIA PEREZ, ENEKO | 2023/07/01 | 2025/06/30 |
ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IIP | Zuzendaria | GORROTXATEGUI PASCAL, IÑIGO | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
LUMBIER IBP | Zuzendaria | GARCIA MOURIZ, NORA | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
HEZITZAILE-ESKOLA IBP | Zuzendaria | GAINZA ARTAZCOZ, ANA BERTA | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
DONAPEA IBP | Zuzendaria | MARTINEZ DEL CAMPO, MARIA LIBERTAD | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
VIRGEN DEL CAMINO IBP | Zuzendaria | BEA SANCHEZ, JORGE FRANCISCO | 2023/07/01 | 2024/06/30 |
Iragarkiaren kodea: F2308104