116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan sartuta dauden lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketa gidatuko duen merezimenduen baremoa onestea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko maiatzaren 15ean:

Abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, enplegu publikoan behin-behinekotasun handia murrizteko beharrezkoak diren egiturazko erreformei aurre egiteko aparteko eta premiazko premiari erantzuten dio, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planarekin bat etorriz.

Ildo horretan, egonkortze-prozesu horiei dagozkien lan-eskaintzak 2022ko ekainaren 1a baino lehen onetsi eta argitaratu beharko dira aldizkari ofizialetan, eta dagozkien deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen. Prozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira.

Hala, laugarren xedapen gehigarrian ezartzen denez, administrazio publikoek neurri egokiak hartu beharko dituzte hautapen-prozesuak arin garatzeko, hala nola epeak laburtzea, prozesuak digitalizatzea edo probak ariketa berean metatzea, besteak beste.

"Laugarren xedapen gehigarria.–Hautapen-prozesuak arintzeko neurriak.

Administrazio publikoek egonkortze-prozesuak gauzatzeko ezarritako epea betetzen dela ziurtatu beharko dute, eta, horretarako, hautapen-prozesuak arin garatzeko neurri egokiak hartu beharko dituzte, hala nola epeak murriztea, prozesuak digitalizatzea edo probak ariketa berean metatzea, besteak beste.

Argitaratzen diren egonkortze-deialdietan aurreikusi ahal izanen da hautapen-prozesua gainditzen ez duten pertsonak bitarteko langile espezifikoen poltsetan sartzea edo lehendik dauden lan-poltsetan sartzea. Poltsa horietan sartuko dira hautapen-prozesuan parte hartu eta gainditu ez arren deialdiak nahikotzat jotzen duen puntuazioa lortu duten hautagaiak."

Lege hori Nafarroako Foru Komunitatean aplikatu beharrekoa da, Konstituzioaren 149.1.18 artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Araudia egoera horretara egokitzeko, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legea onetsi zen, 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzkoa, eta egin beharreko prozesuak, egonkortze-eskaintza publikoan sartu beharreko lanpostuak eta izapidetu beharreko hautapen-prozedurak arautzen dituena. Hala, 6. artikuluan, "epeak murrizteko eta izapideak sinplifikatzeko" zenbait neurri ezartzen dira, eta 10. artikuluan, berriz, "egonkortzeko lan-eskaintza publikoan agertzen diren lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketei aplikatu beharreko erregulazioa".

Iruñeko Udalak Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoari atxikitzeko eginiko proposamena funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen ordezkari sindikalekin batera aztertu ondoren, lege horren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKITZEN DA:

Egonkortzeko lan-eskaintza publikoan (97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean dago aipamena, 2022ko maiatzaren 19koan) agertzen diren lanpostuak betetzeko egiten diren lekualdatze-lehiaketetan uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10. artikuluan zehazten den merezimenduen baremoa aplikatzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2307994