116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batasuneko Batzar Orokorrak, 2023ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urterako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Ziraukin, 2023ko maiatzaren 25ean.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2308331