116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

418E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten da sarera konektatutako FV Sangüesa I eta FV Sangüesa II instalazio fotovoltaikoetarako eta haien ebakuazio azpiegituretarako. Sustatzaileak Metka EGN Solar 29 SL eta Metka EGN Solar 30 SL dira.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura hasteko asmoz, Metka EGN Solar 29 SLk eta Metka EGN Solar 30 SLk Nafarroako Gobernuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan aurkeztu zituzten sarera konektatutako "FV Sangüesa I" eta "FV Sangüesa II" eguzki instalazio fotovoltaikoen oinarrizko proiektuak, energia ateratzeko azpiegiturak barne, eta ingurumen inpaktuaren azterketa. Bi instalazio fotovoltaikoek 20,90 MW-eko potentzia izendatua dute.

1. Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren garapena eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

1.1. Jendaurrean jartzea eta ukituriko administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egitea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa (2021eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 15ekoa), eta kontsulta egin zien ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei. Jendaurreko informazioaren eta kontsulten prozesua ebazpen honen I. eranskinean laburbildu da.

1.2. Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntari ekiteko eskaera.

2022ko ekainaren 7an sustatzaileek organo substantiboari aurkeztu zizkioten jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapidearen ondoren aurkeztutako txosten eta alegazioen erantzunak, eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurari ekiteko eskatu zuten.

Dokumentazioa osorik zegoela egiaztatu ondoren, organo substantiboak 2022ko ekainaren 20an dokumentazio guztia Biodibertsitatearen Zerbitzura bidali zuen, espedientearen azterketa teknikoa eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egiteko.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskatzean aurkeztutako proiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak (IIA) hainbat aldaketa eta hobekuntza dituzte, jendaurrean jartzearen eta kontsulten prozesuaren ondorioz. Hauek dira proiektuaren aldaketak, labur azalduta: hesia atzerago kokatzea, gutxienez 10,5 metroko tartea egon dadin abereen 29. iraganbidearen ardatzetik, eta parkeko sarrerako atea lekuz aldatzea, 29. iraganbidean zehar 1 km baino joan-etorri laburragoak egiteko. IIAk osatu egiten du zenbait alderdiri buruzko informazioa: Natura 2000 Sarean zer eragin garrantzitsu aurreikusten diren (III. eranskina), ingurumen kartografia (I. eranskina), landarediaren inbentarioa (IV. eranskina), txosten arkeologikoa (V. eranskina), argazki bidezko simulazioa (VII. eranskina), besteak beste; eta agiri osagarri batzuk gehitu zaizkio: uholde arriskuaren azterketa, nekazaritzako produktibitatearen eta ezaugarrien azterketa, eta azpiestazio jasotzailea, ebakuazio linea eta azpiestazio biltzailea eraisteko proiektua.

Proiektuan egindako aldaketek ez dute ekarri ingurumenaren gaineko ondorio nabarmenik hasiera batean aurreikusitakoez gain. Espedientearen informazio osoa jasota, aldatutako proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapideari ekin zaio.

2. Proiektuaren laburpena.

Behin betiko proiektua honako dokumentu hauetan definitutakoa da: sarera konektatutako "FV Sangüesa I" eta "FV Sangüesa II" instalazio fotovoltaikoen oinarrizko proiektuak, 2023ko otsailekoak (bi instalazioek 20,90 MW-eko potentzia izendatua dute, eta Kasedako udal mugartean daude); eta "Sangüesa I" eta "Sangüesa II" instalazio fotovoltaikoetatik energia ateratzeko goi tentsioko (66 kV) aireko eta lurpeko linearen proiektuaren aldaketa, 2022ko azarokoa (linea hori Kaseda, Oibar eta Zangozako udal mugarteetan zehar doa).

Proiektuaren helburua da eguzki instalazio fotovoltaiko bat eraikitzea, zeinak 98,65 ha-ko azalera izanen duen (FV Sangüesa Iek 49,94 ha eta FV Sangüesa IIk 48,71 ha), eta lotutako ebakuazio azpiegiturak eraikitzea. Bi instalazioek hasiera batean 102,19 ha hartzen zituzten, baina azalera murriztu egin da, zenbait lurzati kendu direlako, haietan aztarnategi arkeologikoak detektatu eta gero. Instalazio fotovoltaikoak ebazpen honen II. eranskinean adierazten diren katastro lurzatietan kokatuko dira.

Inguruan 7.001,04 metroko hesia jarri nahi da, hormigoizko dadoetan finkatutako metalezko zutoinekin eta 2,00 metroko garaierako sare zinegetikoarekin. Hesiak 0,30 x 0,30 metroko sarrerak izanen ditu 150 metrotik behin, animalia txikiak pasatu ahal izateko. Inguruko hesia bi poligonaletan diseinatu da, bata Galipentzutik Zangozarako bidearen iparraldean, 5.053 metro linealekoa, FV Sangüesa I instalazio osoa eta FV Sangüesa II instalazioaren zati bat biltzen dituena, eta beste esparru bat bidetik hegoaldera, 1.948 m-koa, FV Sangüesa II instalazioko gainerako moduluen inguruan.

Bi instalazioetarako sarbide nagusia NA-534 (Venta Judas-Oibar / Oibar-Zarrakaztelu) errepidetik abiatzen da, Galipentzutik Zangozara doan egungo bidean zehar, eta handik 270 bat m-ko bide berri bat eginen da Kasedako 7. poligonoko 64. lurzatian zehar. Hegoaldeko poligonalera iristeko, Zangozako bide bat gurutzatuko da abelbide gisa sailkatuta dagoena (29. iraganbidea). Barneko bide sarean bideek 4,00 metroko zabalera izanen dute, eta gehienez % 10eko malda. Ibaiko zabor-legarrez eta malda handiagoko tarteetan hormigoiz eginen dira, eta gutxienez 2ko tartea utziko da jarraitzaileetatik bide ertzera. Gutxieneko biraketa erradioa 12,00 m-koa izanen da.

Instalazio fotovoltaiko bakoitzak (FV Sangüesa I eta FV Sangüesa II) bi aurpegiko 59.696 modulu fotovoltaiko izanen ditu, ardatz bakarreko egitura mugikor jarraitzaileen gainean; egitura bakoitzean 52 panel instalatuko dira. Euste egitura ipar-hego ardatz bakarreko jarraitzailea da, ekialdetik mendebalderako jarraipena egiten duena. Lurrean zuzenean 1,50 m sakon tinkatutako zutabe batzuek eusten diote. Behe tentsioko sare batek konektatuko ditu moduluak potentzia estazioetan kokatutako inbertsoreekin. Instalazio bakoitzean 3 potentzia estazio jarriko dira, 11,22 x 2,34 x 2,24 metrokoak. Osagai hauek izanen dituzte: moduluek sortutako energia elektrikoa korronte alterno bihurtzen duten bi inbertsore, eta korrontearen tentsioa 30 kV-era jasotzen duten bi transformadore. Potentzia estazioak maldarik gabeko plataforma goratu batean egon behar du. Bi instalazio fotovoltaikoek sortutako energia erdi tentsioko lurpeko sare baten bidez eramanen da P. Solar Sangüesa I y II azpiestazio jasotzaileraino (30/66 kV). Azpiestazio hori Kasedako 7. poligonoko 146. lurzatian kokatuko da. Azpiestazioak 1.368 m² inguru okupatuko ditu (41,4 x 33,0 m), eta horietatik 119,89 m² kontrolaren eta zerbitzuen eraikinak hartuko ditu. Inguruan 2,20 m-ko garaierako hesi zinegetikoa jarriko da. Hesia eta metalezko zutoinak hormigoizko zokaloko zimenduan finkatuko dira. Goi tentsioko (66 kV) ebakuazio lineak bi instalazio hauek lotuko ditu: P. Solar Sangüesa I y II (30/66 kV) azpiestazioa eta 66/220 kV-eko transformadore gune berri bat, egungo Sangüesa Promotores azpiestazioan instalatuko dena. Azken azpiestazio horren jabea Acciona da. Ebakuazio lineak hiru tarte izanen ditu zirkuitu bakunean: lurpeko 1. tartea, 5,11 km-koa, eguzki instalazioko azpiestaziotik 1. euskarrira; aireko tartea, 3,84 km-koa, 1. euskarritik 20. euskarrira; eta lurpeko 2. tartea, 0,37 km-koa, 20. euskarritik Sangüesa Promotores TAEko 66/220 kV-eko gune jasotzailera (66/220 kV).

3. Azterketa teknikoa.

–Aukeren azterketa.

IIAko aukeren azterketak ingurumen-baldintzatzaile batzuk (lurzorua, geomorfologia, hidrologia, landaredia, fauna, sozioekonomia, naturaguneak, paisaia eta lurralde plangintza) eta baldintzatzaile tekniko batzuk (esposizioa, irisgarritasuna, maldak, konexio gunea, hiriguneak eta azpiegiturak) finkatzen ditu, eta horien arabera hiru kokaleku hautatzen ditu. 1. aukera Zangozatik 5,2 km hego-mendebalderago kokatzen da, eta 111 ha okupatzen ditu. Iparraldean NA-5340 errepideak, ekialdean NA-9603k eta hegoaldean NA-9602k mugatzen dute. 2. aukerak 109 ha hartzen ditu Oibarko eta Zangozako udal mugarteetan, La Mueda aintziraren eta abereen 29. iraganbidearen artean. 3. aukerak 102 ha hartzen ditu Kasedako udal mugartean, NA-534 errepidearen ekialdean, Aragoi ibaiaren eta Oibarko udalerriko mugaren artean. Proiektua ez gauzatzeko aukera (0 aukera) baztertu egiten da, ez lukeelako biderik emanen iturri ez berriztagarrietatik ateratako energien erabilera eta mendekotasuna murrizteko. Sustatzaileak hiru aukeren ezaugarriak deskribatzen ditu proposatutako ingurumen-baldintzatzaileen ikuspegitik, eta baloratzen du nola eragiten duen haietako bakoitzak honako faktore hauetan: atmosfera, geologia eta lurzoruak, hidrologia, landaredia eta flora, fauna, paisaia, biztanleria, jarduera ekonomikoa eta kultura ondarea. Aukerak aztertu eta baloratu ondoren, hautatutako aukera hirugarrena da, ez omen duelako inpaktu larririk sortzen faktore horietan, eta inpaktu orokorra arintzat jotzen da.

Jarraian ebakuazio linearen trazadurarako eta diseinurako bi aukera hartzen dira aintzat. Ingurumen Eraginaren Atalak kontsulten fasean emandako txostenaren arabera, ekoitzitako energia husteko soluzioak aireko diseinua saihestu behar du La Mueda aintziraren inguruko tartean, lehendik dagoen linearekiko sinergiarik edo eragin metakorrik ez sortzeko, halakoek areagotu eginen luketelako proiektatutako azpiegiturarekin talka egiteko arriskua aintzira erabiltzen duten hegazti urtarrentzat. IIAk alde batetik A aukera planteatzen du: goi tentsioko (66 kV) zirkuitu bakuneko aireko linea, 7,85 km-koa. Bestetik, B aukera gisa lurpeko bi tarte proposatzen ditu, 5,11 km-koa eta 0,37 km-koa, eta erdiko tarte bat airetik, 3,84 km-koa. Aukerak baloratu ondoren, B aukera hautatu da, ingurumen eragin txikiagoa sortzeagatik, batez ere paisaia eta abifauna faktoreetan, La Mueda aintziraren inguruetan.

Espedientearen azterketa formalean, Ingurumen Eraginaren Atalak organo substantiboari eskatu zion, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 40.1 artikuluari jarraikiz, espedientea zuzentzeko, aipatutako 21/2013 Legearen 37.2 artikuluaren b) letran xedatutako kultura ondareari buruzko nahitaezko txostenaren bidez. 2022ko irailaren 29an, Azpiegitura Energetikoen Atalak ingurumen organo honi helarazi zion Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak emandako txostena.

Behin espedientea formalki osatuta, ingurumen organoak, 2022ko azaroaren 2an, sustatzaileari beste errekerimendu bat egin zion organo substantiboaren bitartez, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 40.3.b) artikuluari jarraikiz. Sustatzaileak espedientea osatzeko behar zen informazioa aurkeztu behar zuen, eta horretarako kontuan hartu behar zituen ingurumen organoak kontsulten fasean emandako txosteneko oharrak. Horietako baten arabera, sustatzaileak ebakuazio linearen diseinuaren ordezko soluzio bat aurkeztu behar zuen, aireko trazadurarik gabekoa Oibarko La Mueda aintziraren eraginpeko tartean. 2023ko urtarrilaren 12an Azpiegitura Energetikoen Atalak Ingurumen Eraginaren Atalera igorri zuen sustatzaileak aurkeztutako informazioa, eta hura nahikotzat jo zen ingurumen inpaktuaren ebaluaziorako behar ziren iritzi elementuak biltzeko.

2023ko otsailaren 13an, Azpiegitura Energetikoen Atalak Ingurumen Eraginaren Atalera igorri zuen sustatzaileak Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren errekerimenduari emandako erantzuna (errekerimendu hori lurzoru urbanizaezineko jarduerak baimentzeko izapidean egin zen). Aurkeztutako dokumentazio berriak proiektua aldatzen du, instalazioen azalera murriztuz, esku-hartze arkeologikoko txostenean aurkitutako aztarnategi arkeologiko berriak ez ukitzeko. Txosten hori Olcairum Estudios Arqueológicos SLk egin zuen eta IIAri erantsi zitzaion. Behin betiko proiektua ebazpen honetako "Proiektuaren laburpena" atalean deskribatutakoa da. Ondorioz, instalazio fotovoltaikoaren eta ebakuazio azpiegituren ingurumen inpaktuaren azterketaren eta abifaunaren azterketaren bertsio berriak ere aurkeztu ziren 2023ko urtarrilean. Proiektuan egindako aldaketek ez dute ekarri ingurumenaren gaineko ondorio nabarmenik hasiera batean aurreikusitakoez gain.

–Proiektuaren inpaktu nagusien azterketa.

IIAk, eraikuntza fasean, ondorio nabarmenak detektatzen ditu kliman, klima aldaketarako ekarpenagatik; lurzoruan, higadura areagotzeagatik; landaredian eta floran, landaredia eta Europar Batasunaren intereseko habitatak zuzenean aldatzeagatik; eta biztanlerian eta jarduera ekonomikoan, biztanleei sortutako eragozpenengatik eta jarduera ekonomikoen gaineko eraginagatik. Faktore horien gaineko inpaktua arintzat jotzen da. Eragin positiboa ere antzematen da, lanesku-eskaria eta toki ekonomiaren aldaketa direla-eta. Ustiapen fasean ondorio nabarmenak aurreikusten dira landaredian eta floran, landaredia zuzenean aldatzeagatik, eta faunan, hegaztiek kableak jotzeko arriskuagatik. IIAk arintzat jotzen du faktore horien gaineko inpaktua. Ondorio positiboak ere aurreikusten ditu kliman, klima aldaketarako ekarpenagatik, eta biztanlerian, jarduera ekonomikoen gaineko eragin positiboagatik. Azkenik, eraispen fasean, IIAk eragin nabarmena aurreikusten du airean, hauts eta zarata emisioagatik, eta bateragarritzat jotzen du; eta eragin positiboa aurreikusten du lurzoruan, landaredian eta floran, paisaian eta biztanlerian.

IIAk karbono aztarnaren azterketa egiten du instalazioen bizi zikloan zehar. Emisioen zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartzen dira fase hauek: materialak erauztea, osagaiak ekoiztea, garraioa, eraikuntza, funtzionamendua, mantentzea, eraistea eta osagaien bizitzaren amaiera. Instalazioaren bizitza baliagarriaren zikloan aurreztuko diren CO2 tona baliokideak (tCO2eq) kalkulatzeko oinarria Nafarroako 2018ko mix elektrikoaren karbono aztarna da. Balantze garbian, guztira 201.057,91 tCO2eq-eko aurrezpena kalkulatzen da. Jendaurreko fasean Sustrai Erakuntza fundazioak alegatu du sustatzaileak ez duela aztertu eraikuntza fasean landaretza suntsituz eraginen den CO2 emisioa, landaretza karbono hustubide naturala baita. Sustatzaileak erantzun du ISO 14040 eta 14044 estandarretan oinarritu dela karbono aztarnaren zenbatespena; software tresna bat erabili dela, zeinak ahalbidetzen baitu bizi zikloa aztertzea inbentarioko datu-baseen eta ekarritako datu espezifikoen bidez; eta balantze garbia guztiz aldekoa dela, aurreztutako tCO2eq kopuruari dagokionez. Hala ere, sustatzaileak adierazi du IIAk baduela lehengoratze plana, landareztatzeko eta landare estaldura birsortzeko neurriekin, eta beraren ustez berreskuratu eginen direla aipatutako CO2 hustubideak.

IIAk prebentzio eta zuzenketa neurriak ezartzen ditu kutsadura akustikoaren eta gas eta partikulen emisioaren prebentziorako eta ondorioak arintzeko.

Sustatzaileak ez du aurreikusten obrak egin bitartean eragin nabarmenik sortuko denik geomorfologiaren, hidrologiaren edo uren kalitatearen aldaketa dela-eta. Gorago adierazi den bezala, IIAk arintzat jotzen du higadura areagotzeak lurzoruan sortuko duen inpaktua. Ukitutako administrazioei kontsulta egiteko fasean Ebroko Konfederazio Hidrografikoak emandako txostenak dioenez, ukitutako azalera dela-eta aurreikusten da ur isurketa areagotzea, eta baliteke lurzoruaren azaleko geruzaren galerak kalteak eragitea. Horregatik, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak neurri batzuk proposatu ditu higadura eta lurzoru galera areagotu ez daitezen eta urak ez dezan kutsatzailerik edo lixibiaturik eraman ur ibilgu naturaletara. Neurri horiek ebazpen honetako baldintzetan jaso dira. IIAk ere prebentzio eta zuzenketa neurri sail bat planteatzen du, eraikuntzaren eta ustiapenaren faseetan lurzoruak, geomorfologia eta hidrologia babesteko.

IIAk egindako landarediaren inbentarioan (IV. eranskina) ez da detektatu mehatxupeko edo intereseko landare espezierik. Instalazioaren kokalekuan ez dago landaredi naturalik, alorretako ertz eta mugetan izan ezik. Ebakuazio lineak sastrakadi mediterraneoko zona batzuk eta landatutako Alepo pinuak ukituko ditu. Proiektuak aurreikusten du sastrakadi mediterraneoko zona batzuetan sarbideak ireki eta muntaketa guneak soildu beharko direla euskarri elektrikoak altxatzeko, eta zona horiek Europar Batasunaren intereseko 4090 habitat gisa sailkatzen ahal dira (ezkaidi eta otadi mediterraneoak). IIAk habitat mota horretako 2.000 m² ukitzea aurreikusten du. Proiektatutako ebakuazio linearen zortasunak mantentzeko, landatutako 9.800 m² Alepo pinu moztu behar dira gutxi gorabehera. Landaredi naturalean eta Europar Batasunaren intereseko habitatetan sortuko den hondar inpaktua arintzat jotzen da. IIAk zenbait prebentzio eta zuzenketa neurri zehazten ditu, landaredi naturalaren gaineko eragina (zuzeneko suntsipena edo zeharkako kalteak) murrizteko. Ingurumen organo honek balioesten du proiektuak landaredi naturalean eta Europar Batasunaren intereseko habitatetan izan ditzakeen ondorioak bateragarritzat jo daitezkeela, betiere ebazpen honetako baldintzetan azaldutako neurriak aplikatuz gero.

Espezie lehortarren Espainiako inbentarioa oinarritzat harturik, IIAn proiektuaren eremuko faunaren katalogoa egin da, eta bertan 142 hegazti espezie, 56 ugaztun, 18 narrasti, 9 anfibio eta 9 arrain jaso dira. Sustatzaileak instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren abifauna azterketa ere aurkeztu du. Behaketa/entzuketa guneetan eta zerrenda-trantsektuetan egin da, ibilgailuz, tarteka geldialdiak eginez entzuteko. Sustrai Erakuntza fundazioak azterketa hori eskatu zuen proiektuaren jendaurreko aldian egindako alegazioetan. Metodologia eta laginketa-esfortzua bat datoz Ingurumen Eraginaren Atalak kontsulten fasean emandako txostenean ezarritakoarekin. Katalogatutako espezieen artean, miru gorria eta zingira mirotza ugarienetakoak dira. Miru gorria batez ere La Mueda aintziraren inguruetan eta "Aragoi ibaiaren erdiko tartea" kontserbazio bereziko eremutik (KBE) hurbil detektatu da. Zingira mirotza La Mueda aintziran begiztatu da gehienbat. Azterketan mirotz zuria, Naumann belatza eta ugatza ere detektatu dira han-hemen. Caparretako hegaztientzako babes bereziko eremuan (HBBE) Bonelli arranoaren lurralde bat aurkitu da. Espezie hori ez da detektatu instalazio fotovoltaikoaren abifauna azterketa egitean. IIAk espezie hori kontuan hartu du proiektuak Natura 2000 Sareko eremuetan izanen duen eraginaren ebaluaziorako. Jendaurreko aldian Ekologistak Martxan GKEak alegatu du IIAk ez duela zehazten nola eragiten dioten espezie horri proiektu osoak eta, batez ere, aireko ebakuazio lineak.

Ingurumen Eraginaren Atalaren txostenari eta jasotako alegazioei erantzunez, sustatzaileak berariazko atal bat gehitu du IIAn (10. kapitulua eta III. eranskina) non aztertzen baita zer ondorio sortuko dituen proiektuak Natura 2000 Sareko eremu babestuen kontserbazio-helburuetan eta Sarearen koherentzia ekologikoan eta konektagarritasunean; hori bat dator Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35. artikuluarekin eta VI. eranskinarekin. Azterketan ondorioztatzen da litekeena dela zeharkako ondorioak sortzea inguruko KBEetan kontserbazioaren helburu den abifaunan, hegaztiek ebakuazio linea elektrikoaren kontra edo instalazio fotovoltaikoaren inguruko hesiaren kontra talka egiteko arriskua dela-eta. Eragina arintzat jotzen da. Ez da uste nabarmen murriztuko denik egungo eremuen arteko konektagarritasun ekologikoa, ez eta, ondorioz, Natura 2000 Sarearen koherentzia ekologikoari eraginen zaionik ere.

IIAk neurri zuzentzaile sorta bat ezartzen du Natura 2000 Sareko eremuetan kalteak gutxitzeko eta hegaztien gaineko inpaktua leuntzeko. Kontraste handiko markagailuak jarriko dira hegaztiek hobeki ikus dezaten inguruko hesia; eta txoriak salbatzeko gailu birakari islatzaileak jarriko dira ebakuazio linearen aireko tarte osoan, talka egitearen ondoriozko istripuak murrizteko. Ebakuazio lineak abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan eta apirilaren 4ko 129/1991 Foru Dekretuan xedatutakoa beteko du. Lehenbizikoaren bidez ezarri ziren hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak, eta bigarrenaren bidez, berriz, hegaztiak babesteko instalazio elektrikoetarako arau teknikoak. Ebazpen honetako baldintzen atalean neurri osagarriak ezarri dira, inguruneko Natura 2000 Sareko eremuetan kontserbazioaren helburu den abifaunaren gainean proiektuak zeharka izanen duen eragina leuntzeko.

IIAk ez du detektatu eraikuntza fasean faunaren gaineko ingurumen eragin garrantzitsurik izanen denik habitatak aldatzeagatik, animaliei zuzenean kalte egiteagatik edo animaliak gogaitzeagatik. Funtzionamendu fasean, berriz, azterketan garrantzitsutzat jotzen da hegaztiek aireko ebakuazio linearen kableen kontra talka egitearen eta elektrokutatzearen ondoriozko eragina, eta garrantzi gabekotzat jotzen da hegaztiek inguruko hesiaren kontra talka egitearen hondar eragina. Hondar inpaktua arintzat jotzen da. IIAk prebentzio eta zuzenketa neurri sorta bat ezartzen du animalien habitatak babesteko eta animaliak ez gogaitzeko. IIAk ez du detektatu proiektuak faunan ondoriorik sortuko duenik aurreikusitako azpiegituren hesi efektua dela-eta. Gorago azaldu den bezala, proiektuak aurreikusten du itxitura zinegetikoa jartzea, 0,30 x 0,30 m-ko sarrerak izanen dituena 150 m-tik behin, animalia txikiei pasatzen uzteko. Alegatzaile batzuek beren idazkietan adierazi dute hesi efektuaren eta habitata zatitzearen ondoriozko inpaktuak sortuko direla ziur aski, proiektuko azpiegiturak gauzatuz gero. Ebazpen honetako baldintzen atalean zehazten da zer neurri hartu behar diren proiektua iragazkortzeko eta hesi efektua moteltzeko, eta nola egin behar den ingurumen jarraipena, hegaztiek aireko ebakuazio linea elektrikoarekin edo inguruko hesiarekin talka egiteagatik edo elektrokutatzeagatik proiektuak izanen duen hondar inpaktua baloratzeko.

IIAk paisaiaren azterketa egiten du (X. eranskina). Bertan proiektuaren eremuko paisaia motak eta unitateak zehazten dira, oinarritzat hartuta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak egindako Espainiako paisaien atlasa eta Nafarroako Gobernuak lurralde antolamenduko planen esparruetan egindako paisaia dokumentuak. Azterketak proiektuaren eremuaren kalitate bisualaren eta paisaiaren hauskortasunaren analisia egiten du. Ingurunearen kalteberatasunari dagokionez, azterketak dio kalitate ertaineko eta hainbat hauskortasun mailatako paisaiak direla nagusi. Hala, jarduketaren eremuak xurgapen bisualerako ahalmen handia eta horrenbestez hauskortasun bisual txikia duela adierazten da. Ondoren, azterketak proiektuko ikuseremuak zehazten eta aztertzen ditu, hautatutako sei gunetatik begiratuta, kontuan izanda zein diren jende gehien ibiltzen den tokiak eta, halaber, paisaiaren aldetik adierazgarrienak izan daitezkeenak.

IIAk garrantzi gabekotzat jotzen du proiektuak eraikuntza fasean paisaian izanen duen eragina. Proiektua gauzatu eta gero, landa eta nekazaritza aldeetan arrotzak diren ezaugarri formal, morfologiko eta kromatikoak dituzten elementuak sartuko dira ingurunean, eta horrek efektu desitxuratzaile garrantzitsua sortuko du paisaian. Proiektuak ustiapen fasean paisaiaren kalitatean izanen duen hondar inpaktua arintzat jotzen da.

Alegatzaile guztiek aipatu dute beren idazkietan proiektuak paisaiaren kalitatean ziur aski ondorio negatibo garrantzitsuak sortuko dituela. Zangozako Udalak adierazi du paisaia itsustu litekeela PR-NA 206 (Uñesako zidorrak) mendiko ibilbide labur gisa atondutako zonan, Las Selvas (MUP 191) onura publikoko mendiaren barruan. Horri erantzunez, sustatzaileak beste bi behatoki ezarri ditu ikuseremua modelizatzeko eta aireko ebakuazio linearen eragin bisuala ebaluatzeko. IIAk prebentzio eta zuzenketa neurri sorta ezartzen du paisaia babesteko eta proiektuak paisaian izanen dituen ondorioak leuntzeko.

Sustatzaileak leheneratze plana gehitu du (IIAren XI. eranskina) lurzoruaren, landarediaren eta paisaiaren gaineko eraginak zuzentzeko.

Sustatzaileak azterketa arkeologikoa egin du, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak baimenduta. Emaitzak atal horri igorri zaizkio eta hark txostena egin du. Lurzoru urbanizaezineko jarduera baimentzeko eskaera izapidetzean, Lurraldearen Antolamenduaren Atalak errekerimendu bat egin du zeinean otsailaren 24ko 64/2006 Foru Aginduarekin bateraezintzat jotzen baita instalazioaren barrutiak aztarnategi arkeologikoak ukitzea, aztarnategi horietan azpiegiturak edo instalazioak aurreikusi zein ez (foru agindu horrek arautzen ditu lurzoru urbanizaezinean eguzki-energia aprobetxatzeko instalazioak ezartzeko aintzat hartuko diren ingurumen eta hirigintza arloko irizpide eta baldintzak). Errekerimendu horren ondorioz, sustatzaileak proiektua aldatu du instalazioen azalera murriztuz, instalazioek ez ditzaten ukitu esku-hartze arkeologikoko txostenean aurkitu diren aztarnategi arkeologiko berriak. Nolanahi ere, instalaziorako sarbidea, inguruko itxitura eta proiektatutako jarraitzaileetako batzuk kokatuko diren katastro lurzatietan katalogatu dira CSD55 El Saso I eta CSD56 El Saso II aztarnategi arkeologiko berriak. Katalogatutako aztarnategi arkeologikoen inguruetan obrak egin ahal izateko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena beharko da.

Abelbideen gaineko eraginei dagokienez, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak xedatzen duena hartuko da kontuan; eta, nolanahi ere, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa beteko da.

Ebakuazio linea elektrikorako proiektatu den trazadurak MUP-191 Las Selvas eta MUP-192 El Común onura publikoko mendiak zeharkatzen ditu, hurrenez hurren Zangozako Udalarena eta Rocaforteko Kontzejuarena. Espedientea aztertzeko fasean Basoak Kudeatzeko Atalak egindako txostenaren arabera, a priori mendi horien onura publikoarekin bateragarritzat jotzen da Sangüesa I eta Sangüesa II eguzki parke fotovoltaikoen ebakuazio linea instalatzea, baina administrazio prozedura egokia izapidetu beharko da onura publikoko mendia okupatzeko eta zortasuna onesteko. Basoak Kudeatzeko Atalaren txostenaren edukia ebazpen honetako proposamen zatiko baldintzetan sartu da.

IIAn aztertzen da zer ondorio sinergiko eta metakor sortuko dituen proiektuak bere eremuko beste energia-azpiegitura eta -instalazio batzuekin, industriekin, errepideekin eta biztanlegune finkatuekin batera. Ondorio sinergiko eta metakorrak baloratzen dira hiru faktore kontuan hartuta: paisaia, fauna eta lurzoruaren erabilerak. Azterketan ukatu egiten da paisaiaren gaineko edo lurzoruaren erabileren gaineko ondorio sinergikorik agertuko denik, eta garrantzi gabekotzat jotzen dira faktore horien gaineko ondorio metakorrak. Faunan ere ez da ondorio garrantzitsurik detektatzen habitataren zatiketa dela-eta. Aldiz, ebakuazio linearen aireko tartearen inplementazioak eragin metakorra sortzen du, hegaztiek linea jotzeko eta elektrokutatzeko duten arriskuarengatik. Eragin metakorra arintzat jotzen da. IIAren arabera, proposatutako neurriek eragin sinergikoak eta metakorrak gutxitzen lagunduko dute.

IIAk aztertzen du proiektuak istripu larriei edo hondamendiei begira duen kalteberatasuna. Azterketa horretan oinarrituta, ez da eragin garrantzitsurik aurreikusten proiektuak istripu larrien edo hondamendien arriskuaren aurrean duen kalteberatasunaren ondoriozko ingurumen faktoreen gainean, ez eta halakoak gertatzeko arriskuaren gainean ere. Sustatzaileak berariazko prebentzio neurriak proposatu ditu landa aldeetako suteen kontra. Besteak beste, proposatu du suteetarako larrialdiko jarduketa proiektua egitea zonako Babes Zibilerako Zerbitzuarekin batera.

IIAn ingurumena zaintzeko programa ezarri da (9. atala) prebentzio eta zuzenketa neurriak beteko direla bermatzeko eta haien eraginkortasuna gainbegiratzeko. Gainera, hasiera batean aurreikusi ez diren hondar inpaktuak identifikatu eta kuantifikatu nahi dira programa horren bidez.

4. Proposamena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuak ondorioztatu du ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozedura behar bezala gauzatu dela, eta uste du proiektua bideragarria dela ingurumenaren aldetik, baldintza jakin batzuekin. Hori dela-eta, proposatzen du aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea eta, ingurumen ondorioetarako soilik, sarera konektatutako "FV Sangüesa I" eta "FV Sangüesa II" instalazio fotovoltaikoen eta energia ateratzeko azpiegituren proiektuak gauzatu ahal izatea, betiere behean ezartzen diren prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriak, ingurumena zaintzeko plana eta gainerako baldintzak betetzearen baldintzapean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egitea sarera konektatutako "FV Sangüesa I" eta "FV Sangüesa II" instalazio fotovoltaikoetarako eta haien ebakuazio azpiegituretarako. Sustatzaileak Metka EGN Solar 29 SL eta Metka EGN Solar 30 SL dira.

2. Jarduera egiteko, jarraitu beharko zaie idazpuruan azaltzen den espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoan jasotako baldintzei, eta, gainera, baldintza hauek beteko dira:

I.–Proiektuaren baldintza orokorrak.

1. Sustatzaileak ingurumen inpaktuaren azterketan eta haren eranskinetan jasotako eta jendaurreko informazioaren izapideen ondoren onartutako prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurri guztiak bete beharko ditu, edo espedienteari emandako informazio osagarrian jasotakoak, baldin eta ebazpen honetan ezarritakoaren aurkakoak ez badira, bai eta ingurumen inpaktuaren adierazpen honetan zehaztutako baldintza eta neurri gehigarriak ere.

2. Oro har, ebazpen honetan eskatutako neurri guztiak sustatzaileak eraikuntza baimena eskatzeko organo substantiboan aurkeztu beharreko exekuzio proiektuan sartuko dira. Era berean, obrak amaitzean eta funtzionatzen hasteko baimena eskatu aurretik, ingurumen organoari egiaztatu beharko zaio ebazpen honetan ustiapen aldirako zehaztutako neurri aringarriak eta ingurumen jarraipeneko neurriak programatu eta abiarazi direla.

3. Obrak hasi baino gutxienez 72 ordu lehenago horren berri emanen zaio Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari (seguimiento.ambiental@navarra.es).

II.–Ondorio adierazgarrienak prebenitzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko neurriei buruzko baldintzak.

Ondoren, aldatu beharreko ingurumen inpaktuaren azterketako eta dokumentazio osagarriko neurriak adieraziko dira, baita prozeduran jasotako alegazio eta txostenetan ezarritako neurri gehigarriak ere, ingurumenaren babesa bermatzeko beharrezkoak baitira. Horrez gain, ingurumen organoak egindako azterketa teknikotik ateratako neurriak ere adieraziko dira.

4. Obrak hasi aurretik, zehaztu eginen dira lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak biltzekoak. Landaredi naturala ahalik eta gutxien ukitzeko, lan eremua ahal den txikiena izanen da eta uki ez daitezkeen eremuak balizatuko dira. Lurzatien arteko banaketen mugak eta bertan dagoen landaredia mantentzea lehenetsiko da, egun dauden harri metak errespetatuko dira, faunarentzat intereseko lekuak direlako nekazaritzarako bete-betean den ingurune baten barruan. Neurri hau aplikagarria izanen da linea elektrikoaren trazadurak eta zangek ukitutako azaleretan.

5. Ingurumen inpaktuaren azterketan azaltzen den bezala, ez da lur mugimendu edo lurraren aldaketa morfologiko handirik eginen, baztertu baita instalazioa malda handieneko zonetan kokatzea. Obra zibilaren mugimenduak obraren sarbideak prestatzeko behar direnak bakarrik izanen dira; lurzorua soiltzea, sasi garbitzea, eta landare-lurrak kendu, bildu eta ondoren berriz jartzea; azpiestazioa, moduluak eta ebakuazioko egiturak zimentatzeko indusketak; barne bideak; zangak ireki eta ixtea eta ingurua hesitzea. Ez da modulu fotovoltaikorik jarriko % 10etik gorako malda duten gainazaletan. Zelaitze lanek ez dute ekarriko 1,5 m-tik gorako altuerako lur erauzketarik edo betelanik (salbuespen gisa 2 m). Ezpondarik sortzen bada, etzanak izanen dira, 2H:1V baino gutxiagoko maldarekin, haien goialdeak biribilduak izanen dira, eta lubetetako ezponden gainean gutxienez lur begetalezko 30 cm-ko geruza jarriko da.

6. Azterketa geotekniko zehatza egin ondoren, modulu edo jarraitzaile fotovoltaikoen euskarrien egitura lurrean zuzenean tinkatuko da, ahal den guztietan, pilote edo hormigoizko zapataren erabilera ahalik eta txikiena izan dadin. Moduluak lur eremuaren topografia naturalaren arabera egokitu beharko dira, lanak egin bitartean ukipena guztiz ezinbestekoa den esparruan soilik egiteko moduan, eta lur mugimendu ahalik eta txikienak egiteko moduan. Ez da baimenduko lurzoru geruzarik kentzea instalazioaren ezarpenak hartzen duen azalera osoan. Plakak ezartzeko eremuan egin beharreko sasi garbitzeak eta lur berdintzeak ez dira eremu osoak ukituz eginen; jarraitzaileen zutoinek osatzen dituzten lerroetarako beharrezkoak diren ukipenak soilik eraginen dira, haien erabilera eta ezarpen egokirako doi beharrezkoak direnak.

7. Lur naturala edo soroak dituzten jarduketa eremuetan, landare lurreko geruza aurretiaz kendu beharko da, gutxienez 30 cm-ko sakoneraraino. Material hori berariaz hautatutako tokietan metatuko da, 2 m-tik beherako altuera duten kabailoiak osatuz, obrak amaitutakoan lehengoratze lanetan erabiltzeko.

8. Ahal dela, lurpeko ebakuazio linearen zanga bideetan edo alorretan eginen da, eta ez landaredi naturalean zehar.

9. Ebakuazio linea jartzeko lanek ukituko dituzten landaredi naturaleko guneetan eta landatutako zuhaiztietan, obrak hasi aurretik, langile kualifikatuek prospekzio botanikoa eginen dute garai egokian, babes bereziko araubidea duen edo katalogatuta dagoen eta obren eragina jasan dezakeen landare espezieren bateko alerik badagoen zehazteko eta, hala bada, haren gaineko ukipena murrizteko beharrezkoak diren neurriak proposatzeko.

10. Lanak egin bitartean Nafarroako landare eta animalia mehatxatuen katalogoetan edota Espainiako espezie mehatxatuen katalogoan jasotako espezieren baten presentzia detektatzen bada, lanek kaltetuko luketena, berehala jakinaraziko zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, eta hark xedatzen duena bete beharko da.

11. Goi tentsioko aireko lineak zuhaiztiak zeharkatzen dituen tarteetan, linea eraikitzeko eta zortasuna mantentzeko behar-beharrezkoak diren zuhaitzak bakarrik kenduko dira, eta altuerako inausketak lehenetsiko dira mozketen aurretik.

12. Obrak egitean 15 cm-tik gorako diametro normala duten zuhaitzak kendu behar badira, horren berri eman eta baimena eskatu beharko zaio Ingurumena Zaintzeko Atalari, hala xedatuta baitago Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean eta hura garatzen duen erregelamenduan.

13. Ingurumen inpaktuaren azterketan deskribatutako landaredi naturalaren gaineko inpaktuak murrizteko planteatutako prebentzio eta zuzenketa neurriez gain, ingurumena lehengoratzeko planak –eraikuntza proiektuarekin batera aurkeztu behar da– ukitutako Europar Batasunaren intereseko habitatak lehengoratzeko eta, hala badagokio, konpentsatzeko neurriak proposatuko ditu. Funtsean, Batasunaren Intereseko 4090 habitat gisa sailkatzen ahal den ezkaidi-otadia lehengoratu beharko da, ebakuazio linea elektrikoak ukituko baitu.

14. Lur mugimenduetako soberakinak ahal bezainbeste aprobetxatzeko ahalegina eginen da, obran berean erabiliz. Obran berean erabiliko ez diren lur soberakinak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu, eta lehentasunezko helburua izanen da inguruko espazio narriatuak lehengoratzea. Lehengoratzeko lanetan erabiliko ez diren lurrak zabortegi baimendu batera lekutuko dira. Nolanahi ere, lurren lekualdaketa eskatzen duten operazio guztiek Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko Hondakinen Atalaren aldeko txostena beharko dute.

15. Lur mugimenduak eurien garaian egiten badira eta euriak sedimentuak eramaten baditu drainatze-sare naturalera, drainatze osagarriak eginen dira, jariatze-urak solidoei eusteko sistemetarantz bideratzeko; urak drainatze-sare nagusian isuri aurretik kokatutako puntuetan ezarriko dira sistema horiek.

16. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jendaurreko fasean emandako txostenak dioena bete beharko da. Batez ere, lanak egiteko baldintza hauek bete beharko dira:

–Eguzki instalazio fotovoltaikoa ezartzeko hartu behar den azalera kontuan hartuta, lur gainetik dabilen urak, jariatze-gailurretan, nekazaritza edo landa ingurunean kalteak eragiteko arriskua areagotuko dela aurreikusten da. Hala, higaduraren ondorioz lurzoruaren azaleko geruza galdu liteke, interes handienekoa. Horregatik, neurriak hartu beharko dira landare lurraren geruza berrerabiltzeko eta landaretza birsortzeko, eta drainatze sare batez hornitu behar da instalazio fotovoltaiko osoa, eremuko jariatze ura hustubide naturaletara bideratzeko. Euri ura bildu eta husteko sistemarik eraginkorrenak ezarri behar dira, barrutia zeharkatzen duten jariatze urek kutsatzailerik arrastatu ez dezaten (lixibiaturik sor ez dadin).

–Halaber, etorkizuneko klimaren agertokiek uholdeak maizago gertatuko direla iragartzen dutenez, instalazio fotovoltaikoa ezartzeko lurzorua iragazgaizteak ez du areagotu behar jariatze urak nekazaritza edo landa ingurunean kalteak eragiteko arriskua.

–Kontuan hartu behar da akuiferoaren betetze dinamika naturala aldatu egin litekeela panel fotovoltaikoek lur eremu bat okupatzearen ondorioz.

–Makinen lanerako plataforma eta sarbideena ahalik eta txikienak izanen dira eta behar-beharrezkoa den lur azalera baino ez dute hartuko.

–Betelan eta isurketei dagokienez, bermatuko da ez dela kutsatzailerik isuriko lur gaineko eta lurpeko ur-lasterretara, ez eraikuntzaren fasean, ez eta obrak amaitutakoan ere.

–Bermatuko da ur bazterreko landare formazioei kalterik ez egitea eta ibai bazterren kalitatea eta kontserbazio egoera zaintzea.

–Ez da herbizida edo pestizidarik erabiliko landaretza naturala kontrolatzeko, lur gaineko eta lurpeko urak kutsa litezkeelako. Berez hazten diren espezieen hazkundea erraztuko da eta inguruari dagokion eremu biogeografikoko eite txikiko espezieak edo zuhaixkak landatuko dira.

–Betiere, linea elektrikoa mantentzeko ur ibilguetan egin behar diren jarduketak linearen titularraren kontura izanen dira. Lanek ur ibilguaren trazadura, fisionomia eta egitura errespetatu beharko dituzte, obrarik egin gabe eta sortutako hondakinak kenduta.

–Behar diren arreta-neurri guztiak hartuko dira proiektatutako jarduketak ahalik eta eragin txikiena izan dezan jarduketa eremuko ur ingurunean. Bermatuko da ez dela aldaketa nabarmenik eraginen inguruko dinamika hidrologikoan eta une oro zainduko dela lur gaineko eta lur azpiko uren kalitatea.

–Sustatzaileari gogorarazten zaio Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 245. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete behar duela: administrazio baimena behar da jabari publiko hidraulikoa kutsatzeko edo degradatzeko gai den jarduera orotarako, eta, zehazki, ur kontinentalak kutsatzeko gai diren urak eta hondakinak isurtzeko.

17. Aireko ebakuazio lineak abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuan eta apirilaren 4ko 129/1991 Foru Dekretuan adierazitako neurriak bete beharko ditu. Lehenbizikoaren bidez ezarri ziren hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak, eta bigarrenaren bidez, berriz, hegaztiak babesteko instalazio elektrikoetarako arau teknikoak. Abifaunaren gaineko kalteak (elektrokuzioak) prebenitze aldera, lotura isolagailuetan bermatuko da metro bat egotea euskarriko pausalekuaren eta elementu eroalearen artean. Hegaztiak salbatzeko baliza birakari islatzaileak instalatuko dira energia ateratzeko aireko linearen ibilbide osoan, edo ingurumen organoak aurrez onartutako antzeko funtzionaltasuna duten beste baliza batzuk. Seinalatzea hari eroaleak jaso eta tenkatu ondoren eginen da, astebeteko epean. Balizajearen mantentze-lanak lineari dagozkion mantentze eta kontserbatze lanen barruan sartuko dira.

18. Proiektatutako "P. Solar Sangüesa I y II" azpiestazio jasotzailean (30/66 kV) isolatu eginen dira harrapariek edo tamaina ertain-handiko hegaztiek pausaleku gisa erabil ditzaketen tentsioko elementu guztiak. Gutxienez metro bateko tartea utziko da tentsioan dauden elementuen eta aurreikusitako pausatze zonen artean.

19. Inguruko hesia zutoinen bidez bakarrik tinkatuko da lurrean, fauna txikiari azpitik igarotzeko aukera uzteko, eta horretarako, azpitik tarte bat utzi beharko du, lurretik 15-20 cm-ra altxatuta. Hesia diseinatuko da iragazkortasuna hobetzeko tamaina txikiko faunarentzat, eta elementu zorrotzak edo ebakitzaileak saihestuko ditu.

20. Inguruko hesia seinalez markatzeko neurriak hartuko dira, hegaztiek ikus ditzaten, landare naturalez egindako pantailak eratuz, edo plakak jarriz, metalikoak hobe, 15x30 edo 20x20 cm-koak, zuriak edo kontraste handikoak, batetik bestera bi metroko tarte horizontala utziz eta bi ilaretan jarrita, itxituraren altuera desberdinetan, modu alternoan kokatuta.

21. Instalazioaren inguruko hesia aldatu beharko da, igarobide ekologikoaren funtzioei eutsiko dien konexio korridore bat utzi behar delako puntu hauen artean (UTM koordenatuak, ETRS89, 30N eremua): X: 636.167,87 / Y: 4.711.737.18 eta X: 636.405,80 / Y: 4.712.094,15. Badago landaretzaz estalitako ezponda bat alorren artean eta horixe izanen da igarobide ekologikoa. Gutxienez 15 metroko zabalera izan behar du, eta horretarako behar adina atzeratuko dira hesiak.

22. Espedientearen azterketa teknikoan deskribatutakoa ikusirik, neurri osagarri hau ezarriko da, inguruko Natura 2000 Sareko eremuetan kontserbazioaren xede den abifaunaren gainean proiektuak izan ditzakeen hondar inpaktuak direla-eta: Sustatzaileak "Aragoi ibaiaren erdiko tartea" eta "Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila" KBEetarako onetsi diren kudeaketa planetan jasotako jarduketak egin beharko ditu abifaunaren habitatak eta eskaintza trofikoa hobetzeko. Jarduketa hauek dira: belar-sastraken garbiketa mekanikoak egitea 50 hektareatan, gutxienez, larreen azalera handitzeko, eta eremu irekien kontserbaziorako abere-kudeaketaren proiektu pilotua egitea. Jarduketa horiek proiektu tekniko batean zehaztu beharko dira, eta toki erakundeekin adostu. Erakunde horiek dagozkien baimenak izapidetu beharko dituzte jarduketa horietakoren batek lursail partikularrei eragiten badie. Ikuspegi teknikotik, Natura 2000 Sarean eskumena duen ingurumen organoarekin adostu beharko dira.

23. Instalazioek behar-beharrezkoa den argiztapena baino ez dute izanen, eta argia ahalik eta motelena izanen da "Aragoi ibaiaren erdiko tartea" KBEtik hurbileko aldeetan. Proiektuaren exekuzioan naturagune hori ez dela ukituko bermatzeko irizpideak jaso behar dira. Instalazioa Natura 2000 Sarearekin mugakidea denez, inguru hori argi kutsaduraren kontrako E1 babes eremutzat joko da azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren arabera. Dekretu horren bidez onetsi ziren Kanpo argiztapeneko instalazioen energia-efizientziari buruzko Erregelamendua eta EA-01etik EA-07ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak. Argi kutsadura, argi sarkina eta faunaren gaineko eragina murrizteko, 1890/2008 Errege Dekretu horretan ezarritakoa bete beharko da, bai eta xedapen hauek ere:

–Argi-puntuen goi hemisferioaren gehieneko fluxua (GHF) % 1 baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietan eta kanpoaldeko argiteriaren edozein erabileratarako.

Argi zuri-urdinxka duten lanparak saihestu behar dira (LED argiak, esate baterako, LED-anbar argiak izan ezik). Beraz, sodio-lurrunezko lanparak edo LED-anbarra (argi zuri-horia) erabiliko dira. Lanpara horiek erabiltzea ezinezkoa denean, 440 nm-tik beherako uhin-luzerako erradiazioa iragazi eginen da.

–Bestalde, kanpoko argiztapena erabiliko da behar diren lanorduetan edo lanetan, eta gainerako denboran itzalita egon beharko da.

24. Landatu behar den landare ertzak barruan bilduko du instalazioen inguruko hesi osoa. Landare pantailak, azpiegiturak ahalik ongien ezkutatzeaz gainera, paisaiarekiko integrazioa hobetu ere egin behar du. Gutxienez 5 m-ko zabalera izanen du. Ez da forma-erreferentzia, irudi geometriko, inausketa edo horrelakorik baliatuko, aitzitik, ahalik eta aniztasun handiena bilatuko da morfologian (zuhaitzak, zuhaixkak, sastrakak eta belarrak) eta espezieetan, ingurumen zerbitzu gehiago sortzeko (loreak, fruituak, konektagarritasuna), eta betiere inguruko serie eta geoserieetako espezie autoktonoak erabiliko dira.

25. Erabilerari lotutako eraikinen diseinua ingurunearekiko harmonia errespetatuz eginen da, eskualdeko eraikinen tipologiarekin bat eginez, eta paisaian integratzea ekarriko duten kolore ez nabarmenak erabiliz.

26. Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan. Obrek ukitutako gainazal guztiak, aldi batez ukitutakoak barne, harrotu eginen dira eta, behar izanez gero, landare lurraren geruza batez estaliko dira, zeina lehenago kendu eta behar bezala pilatuko baita. Obrak amaitzen direnetik sei hilabete igaro baino lehenago, ukitutako gainazal guztietan belardiko inguruko espezie autoktonoen hazien nahasketa bat ereinen da, lurrak laborantzarako erabili ezean.

27. Obra hasi aurretik sustatzaileak ingurumen integrazioaren proiektu xehatua eta aurrekontuduna aurkeztu beharko dio ingurumen organoari, eta Biodibertsitatearen Zerbitzuak ontzat eman beharko du. Inguruko landaredi serieko espezie autoktonoak erabiliko dira landareztatzeko. Zurezko eta basogintzako landareen haziak zonaldekoak izanen dira, Ekoizpeneko Baso Materiala Identifikatzeko eta Erabiltzeko Eskualdeetako arauen arabera. Obrak amaitu eta 6 hilabete igaro baino lehen amaitu beharko dira landareztatze lanak. Landaketak landaketa-garaiaren, klima baldintzen eta abarren menpe daudenez, obrak amaitu eta hurrengo landaketa-garaian eginen dira. Landaketen jarraipena egin beharko da, eta bideragarriak direla ziurtatu, eguzki instalazioaren bizitza baliagarri guztian.

28. Obra zibileko lanek edo makinen joan-etorriek ukitutako bide guztiak berregin beharko dira proiektua gauzatu ondoren, haien funtzionaltasuna erabat lehengoratzeko.

29. Plakak ezartzeko eremuan dagoen landaredia kontrolatzeko eta mantentzeko ohiko metodo gisa, abeltzaintza estentsiboa erabiltzea gomendatzen da, eta, behar berezia izanez gero, sasi-garbitze mekanikoa baimenduko da. Herbizidak erabiltzea espresuki debekatua dago.

30. Lagomorfoak, karraskariak eta bestelako animaliak kontrolatu behar badira, egokiak diren baimenak eskuratu ondotik, baliabide mekanikoak eta biologikoak erabiliko dira eta guztiz debekaturik egonen da pestizidak, intsektizidak, errodentizidak eta bestelako pozoiak erabiltzea.

31. Panelak garbitzeko ezarriko den sistemak ez du erabiliko gai kimiko kutsagarri edo arriskugarririk.

32. Onura publikoko mendien gaineko ukipenari dagokionez, 13/1990 Foru Legeak eta 59/1992 Foru Dekretuak (foru lege hori garatuz Mendien Erregelamendua onesten duenak) onura publikoko mendien gaineko okupazio eta zortasunen araubidea erregulatzen dute 9., 23., 28. eta 29. artikuluetan. Honako hau azpimarratzen dute:

–Foru Komunitateko Administrazioak tramitatzen ari den plan edo proiektuaren onura publikoa edo interes orokorra deklaratu nahi duenean eta horrek Nafarroako onura publikoko mendien katalogoan sartutako mendi edo oihan lur bati eragin ahal baldin badio, Nafarroako Gobernuak aurretik bien arteko bateragarritasun deklarazioa egin beharko du, edo bati bestearen gainetik lehentasuna ematekoa, Oihan Administrazioak txostena eman ondoren.

–Interes orokorreko azpiegiturak eraikitzeko proiektuetan oihan azalera gutxitzerik agertzen bada, ukitutako eremurako basoberritzeko edo basoa lehengoratzeko proiektua erantsiko da, gutxienez ere okupatuko den lur saila adinako azalera batean.

–Oihan Administrazioak deklaratzen ahal du mendi katalogatu batean ezarrita dagoen karga bat bateraezina dela mendi hori onura publikokoa edo babeslea izatearekin. Aldez aurretik, erregelamenduz ezartzen den prozedura beteko da. Prozeduraren barruan Ingurumen Administrazioak txostena eginen du.

–Interes publikoaren arrazoiak tarteko, kontzesio administratiboen kasuetan baimena emanen zaie mendi katalogatuen zortasun eta aldi baterako okupazioei, ondoko lerroaldeetan xedatutakoari jarraikiz eta, onura publikoko mendien kasuan, behin lehentasuna edo bateragarritasuna deklaraturik foru lege honen 9.5 artikuluan aurreikusitako moduan.

–Interes pribatuaren ondorioz, eta izaera murriztailearekin, Oihan Administrazioak baimentzen ahalko du aldi baterako okupazioak edo zortasunak ezartzea mendi katalogatuetan, baldin eta mendiaren onura publikoarekin bateragarriak direla justifikatzen bada eta katalogoaren araberako titularra ados badago.

–Okupazioa edo zortasuna mendi zuhaiztu batean kokatu nahi bada, sustatzaileak mendiko lur soiletan kokatzeko ezintasuna justifikatu beharko du, onura publikoarekiko bateragarritasunaz gainera. Mendi katalogatuak dauden aldeetan, bereziki, energia garraiatzeko azpiegiturek, ahal dela, ez dituzte zuhaiztiak ukituko, eta lehentasunez mendiko lur soiletan edo menditik kanpoko alorretan zehar ezarriko da haien trazadura.

Beraz, nahiz eta proposamen honetako proiektua, a priori, ukitutako mendien onura publikoarekin bateragarritzat jotzen den, proiektuaren titularrak onura publikoko mendia okupatzeko eta zortasuna onesteko administrazio prozedura egokia izapidetu beharko du oihan administrazio eskudunean. Halaber, agiri bidez frogatu beharko du mendiaren titularrak titulu nahikoa eman diola mendia aldi baterako okupatu ahal izateko edo zortasuna ezartzeko.

33. Proiektuak zenbait abelbide ukitzen ditu: 29. iraganbidea, 43. iraganbidea eta 10. zeharbidea. Beraz, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak aldeko txostena egin beharko dio; nolanahi ere, Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean ezarritakoa beteko da, bai eta ukitutako abelbideen deklarazioak egin zituzten foru dekretuetan edo gobernu erabakietan ezarritakoa ere.

34. Ondare arkeologikoaren gaineko eraginei dagokienez, sustatzaileak bete egin beharko du Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2022ko martxoaren 23an emandako txostenean ezarritakoa. Katalogatutako aztarnategi arkeologikoen inguruetan obrak egin ahal izateko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena beharko da.

35. Ingurumen inpaktuaren azterketan proposatu diren ingurumen zaintzako programa eta lehengoratze plana beteko dira

36. Lehenengo bi urteetan, gutxienez hiru hilean behin, aireko linea elektrikoetan talka egin duten edo elektrokutatu diren hegaztien gorpuzkiak bilatuko dira. Hirugarren urtetik aurrera, aldizkakotasuna eraginaren ezaugarrietara egokitzen ahalko da, segimendua egiteko ahalegina handituta edo murriztuta. Prospekzioak sigi-saga ibiliz eginen dira, abiadura konstantean, linea elektrikoaren trazaduran zehar eta alde bakoitzean 25 m hartuta.

37. Ingurumen inpaktuaren azterketako zaintza programan adierazten den moduan, ustiapen fasean espazioaren erabileraren jarraipena eginen da aireko ebakuazio linearen ingurunean, eta hegaztiek perimetroko hesiaren kontra talka egitearen jarraipena ere eginen da. Instalazioaren hirugarren funtzionamendu urtean aztertuko da espazioaren erabilera, eta ingurumen inpaktuaren azterketan erabili zen metodologia bera erabiliko da. Bi azterlanen emaitzak erkatu eginen dira. Hesia jota zenbat hegazti hil diren jakiteko jarraipena hiru hilean behin eginen da gutxienez, funtzionamenduaren lehenbiziko bi urteetan. Hirugarren urtetik aurrera jarraipen esfortzua aldatzen ahalko da baldin eta aurretik lortutako emaitzek bidea ematen badute.

38. Proiektuaren balio bizitza amaituta, instalazio guztiak deseginen dira, eta okupatutako lurrak jatorrizko egoerara leheneratuko dira. Uzte eta eraiste aldiak lehengoratze proiektu espezifiko baten xede izan behar du. Sustatzaileak aurkeztuko du, eta ingurumen arloko organo eskudunen txostena beharko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA.–JENDAURREAN JARTZEKO ETA UKITUTAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI ETA INTERESDUNEI KONTSULTA EGITEKO IZAPIDEAREN EMAITZA

KONTSULTATUA

ERANTZUNA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

Bai

Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala

Ustiapen Atala (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

Bai

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

Bai

Ingurumen Eraginaren Atala

Bai

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala

(Abelbideak)

Bai

Oibarko Udala

Kasedako Udala

Zangozako Udala

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Bai

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa

Acciona Generación Renovable

Bai

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

Bai

Nedgia

Telefónica de España

Bai

Viscofan

Alegatzaileak:

–Sustrai Erakuntza fundazioa.

–Miguel Ángel Ayape Arbe (Kasedako Agrupación Electoral Izquierda elkartea).

–Zangozako Udala.

–Ongaiz-Zangozerriko Ekologistak Martxan.

–Nafarroako Ekologistak Martxan.

II. ERANSKINA.–KASEDAKO UDAL MUGARTEKO ZEIN KATASTRO-LURZATITAN KOKATUKO DIREN INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

FV SANGÜESA I

POLIGONOA

LURZATIA

KATASTROKO ERREFERENTZIA

AZALERA (ha)

7

79

310000000001121001UG

1,83

7

80

310000000001121002IH

0,19

7

81

310000000001121003OJ

0,33

7

83

310000000001121004PK

0,22

7

84

310000000001121005AL

0,95

7

85

310000000001121006SB

0,77

7

86

310000000001121007DZ

0,5

7

87

310000000001121008FX

0,65

7

88

310000000001121009GM

0,39

7

89

310000000001121010DZ

0,52

7

93

310000000001121013HQ

0,76

7

94

310000000001121014JW

0,26

7

95

310000000001121015KE

2,83

7

96

310000000001121016LR

2,13

7

97

310000000001121017BT

1,1

7

98

310000000001121018ZY

0,88

7

99

310000000001121019XU

1,63

7

100

310000000001121020BT

1,46

7

101

310000000001121021ZY

1,86

7

102

310000000001121022XU

0,85

7

105

310000000001121023MI

1,41

7

106

310000000001121024QO

0,62

7

107

310000000001121025WP

0,74

7

108

310000000001121026EA

3,6

7

109

310000000001121027RS

0,37

7

110

310000000001121028TD

0,9

7

111

310000000001121029YF

0,77

7

112

310000000001121030RS

2,1

7

114

310000000001121031TD

0,16

7

115

310000000001121032YF

0,87

7

116

310000000001121033UG

0,28

7

117

310000000001121034IH

0,6

7

119

310000000001121036PK

2,97

7

140

310000000001121054XU

1,32

7

141

310000000001121055MI

4,1

7

142

310000000001121056QO

0,78

7

145

310000000001121057WP

0,24

7

146

310000000001121058EA

0,75

7

147

310000000001121059RS

3,67

7

181

310000000001121088QO

0,14

7

182

310000000001121089WP

0,31

7

183

310000000001121090MI

0,72

7

195

310000000001121097UG

0,34

7

196

310000000001121098IH

0,1

7

203

310000000001121103SB

1,87

FV SANGÜESA II

POLIGONOA

LURZATIA

KATASTROKO ERREFERENTZIA

AZALERA (ha)

7

120

310000000001121037AL

1,56

7

121

310000000001121038SB

1,1

7

128

310000000001121043FX

1,81

7

129

310000000001121044GM

1,36

7

130

310000000001121045HQ

1,96

7

132

310000000002257021OL

0,37

7

133

310000000001121047KE

1,37

7

134

310000000002257022PB

0,39

7

135

310000000001121049BT

2,32

7

136

310000000001121050KE

1,28

7

137

310000000001121051LR

0,61

7

138

310000000001121052BT

1,35

7

139

310000000001121053ZY

1,26

7

151

310000000001121061EA

0,81

7

152

310000000001121062RS

1,52

7

153

310000000001121063TD

0,77

7

154

310000000001121064YF

3,76

7

155

310000000001121065UG

0,86

7

157

310000000001121067OJ

0,55

7

158

310000000002257023AZ

1,94

7

159

310000000002257024SX

0,36

7

160

310000000001121070OJ

1

7

161

310000000002257025DM

3,1

7

162

310000000001121072AL

1,81

7

165

310000000002257026FQ

0,96

7

166

310000000001121075FX

0,21

7

168

310000000001121077HQ

0,37

7

170

310000000001121079KE

0,29

7

171

310000000001121080HQ

0,63

7

172

310000000001121081JW

1,5

7

173

310000000001121082KE

1,12

7

174

310000000001121083LR

1,8

7

175

310000000001121084BT

0,49

7

176

310000000001121085ZY

0,38

7

177

310000000001121086XU

1,85

7

178

310000000001472110FE

3,31

7

184

310000000001121091QO

0,19

7

185

310000000001121092WP

1,33

7

186

310000000001121093EA

0,81

7

197

310000000001121099OJ

0,25

Iragarkiaren kodea: F2307662