2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2023ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Erabaki horren iragarkia 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.
Argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Itzaltzun, 2023ko maiatzaren 15ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.
ITZALTZUKO UDALAREN PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 19,72. (%16 + %3,72; 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.
Administrazio-kontratudunak.
Bitarteko idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72 (%16 + %3,72 19/2008 Foru Legea). Hizkuntza-eskakizuna: C-1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zerbitzuen Batasunean, Otsagabiarekin batera.
Lan-kontratudunak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala. Lansaria, hitzarmenaren arabera. D taldearen oinarrizko soldata. Lanpostuko osagarria: ehuneko 14,99. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza-eskakizuna: B-2 Sarbidea: hautaprobak. Gazoleko Udalarekin eta Uskartzeko, Izizeko eta Ustaizeko kontzejuekin partekatua.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
–Idazkari kontu-hartzailea: hutsik.
Administrazio-kontratudunak.
Garate Garate, José Javier. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 19,72. Gradua: 5. Antzinatasuna: 5 bosturteko. Administrazio-egoera: jardunean.
Lan-kontratudunak.
Landa Recalde, Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hitzarmen kolektiboa. D taldeko ordainsaria. Lanaldia: lanaldi partziala. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: hirurteko bat. Hizkuntza-eskakizuna: euskaraz jakitea, merezimendua. Sarbidea: hautaprobak.
Iragarkiaren kodea: L2308118