2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Itzaltzuko Udalak, 2023ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Erabaki horren iragarkia 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitaratzen da.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 10.950,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.020,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 59.990,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 5.809,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 70.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 11.551 euro.
Guztira: 174.320,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 23.610,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 27.110,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 22.700,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 100.900,00 euro.
Guztira: 174.320,00 euro.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.
Itzaltzun, 2023ko maiatzaren 18an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2308117