2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 27an, 2023ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori dela eta, aipatutako foru legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 25.957,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 800,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 50.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 76.757,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 487,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.800,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.000,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.320,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 43.150,00 euro
Diru-sarrerak, guztira: 76.757,00 euro.
Eguesen, 2023ko apirilaren 24an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.
Iragarkiaren kodea: L2307975