116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2023ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023 urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2308088