116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, iragan denez Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar-egoitzaren 2023ko plantilla organikoan egindako aldaketa onesteko espedientearen jendaurreko epea, iragarkia argitaratu ondoren 2023ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, eta Udalaren iragarki-taulan, eta inork ez duenez aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Aldaketa da, hain zuzen, erakunde horren plantillan sartzea gizarte-langile bat, lanaldi osoan.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2308031