116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa betez (arau horren bidez jorratu zen Botere Judiziala) eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua ere betez, deialdi publikoa egiten da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskaerak Udalaren bulegoetan aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Artzibarren, 2023ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2308313