116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Zestoako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 10/22 espedientea, eta hura 2023ko maiatzaren 27an Aranoko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate den Jose Antonio Ruiz Minerrek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren 2023ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1. Udal honetako zinegotzi jauna den Xabier Cueto Martin eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2. Ezkontza zibil hori udal eraikina den Maixuenea Aretoan egiteko baimena ematea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Aranon, 2023ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2308317