116. ALDIZKARIA - 2023ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1459/2023 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez José Ignacio Polo Fernández jauna izendatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 1545/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 2148/2021 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2021eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ekoan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 2426/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3201/2022 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.

Ebazpen horretan izendatu zen Leyre Garralda Iriarte andrea, txanda irekiko izangaia, eta hari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetzeko egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean, langile finko gisa.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori oposizioa gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 23koan, José Ignacio Polo Fernández jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten txanda irekiko izangaien zerrendan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. José Ignacio Polo Fernández jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, telekomunikazioetako ingeniariaren lanpostuan aritzeko, eta plantillako 9801 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoena.

2. Xedatzea ezen izangaiak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2306799