111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

132E/2023 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena zenbait laguntza emateko deialdiaren oinarriak. Deialdi hori energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programak gauzatzeko da, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. DDBN identifikazioa: 590074, 607026, 607030, 607032, 607034, 607040, 607045, 607046, 607047, 607048, 607049 eta 607052.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko.

Deialdi honen funtsak zuzenean esleitu zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitziren. Izan ere, errege dekretu horren bidez onartu zen autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programa batzuk gauzatzeko, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere.

Abenduaren 16ko 242E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak aldatu ziren, maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuaren arabera aldatu ere.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua BP enpresa-erakunde publikoaren lehendakariak emandako ebazpen baten bidez, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako aurrekontua handitu zen. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren lehendakariaren ebazpen horretan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua 12.235.798,00 euroan handitzea onesten da.

Urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretua aplikatuz, zeharkako kostuak handitzen dira, deialdirako jasotako guztizkoaren %5era arte, eta horrek berekin dakar esleipenetarako zenbatekoa murriztea.

Aurrekontua handitzea onartu ondoren eta zeharkako kostuak eta zuzeneko inbertsioak kenduta, deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 9.868.897,09 euroan handitzen da. Zenbateko hori programa eta osagai ezberdinen artean banatuko da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Aurrekontua handitzea onartu ondoren, deialdiaren aurrekontu zuzkidura handitzea. Zenbatekoa honela banatuko da:

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA

7.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

8.O

8.O

7.O

(euroak)

2023

1.115.761,08

62.693,70

2.671.234,94

30.402,35

-

3.561.328,99

1.974.242,26

131.806,04

321.427,73

9.868.897,09

GUZTIRA

1.115.761,08

62.693,70

2.671.234,94

30.402,35

-

3.561.328,99

1.974.242,26

131.806,04

321.427,73

9.868.897,09

2. Urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren 13. oinarriko 1 b) atala aldatzea, bat etor dadin Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

13.1 b) oinarriak honako testu hau izanen du aurrerantzean:

"Pertsona juridiko pribatuek, dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikaz, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean)".

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen dute kobratu onartutako dirulaguntza (dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu izanaren deklarazioa).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2307996