111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

23-00576 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoa onesteari buruz

Iragarki honen bidez jakinarazten da 23-00576 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian Garbiñe Larrarte Luluagak, Nafarroako Hezitzaileen Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa, Sakanako Mankomunitateko Batzar Nagusiak 2022ko abenduaren 20an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki hori erakundearen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa onartzeari buruzkoa da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko otsailaren 13an.

Errekurtsoan epaimahaiari eskatzen zaio alda dezala 2023rako plantilla organikoaren behin betiko onarpena, lanaldi osoko gizarte-hezitzailearen lanpostuari dagokionez (14. plaza). Gaur egun C maila du, eta errekurtsoan B maila esleitzeko eskatzen da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira.

Lakuntzan, 2023ko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2307841