111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2023ko maiatzaren 18an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2307834