111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aurrekontua hasiera batean onesteko erabakia 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 17an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu. 2023ko udal aurrekontua behin betiko onetsita dago.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 7.665,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 21.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 29.815,00 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 50,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 19.750,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko beste diru-sarrerak: 10.015,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 29.815,00 euro.

Baztanen, 2023ko maiatzaren 18an.–Mankomunitate-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2307733