111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrak bereganatzea eskuordetzan eman zaion eskumena, behar diren oinarriak onets ditzan langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako eta abian diren prozesuei segida emateko

Maiatzaren 11ko 2/2023 Dekretua.

Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaion eskumen hau: lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantilla organikoaren arabera, eta langileak hautatzeko proben oinarriak eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

Kontuan hartuta hauteskunde-aldia, Udal berria eratzeko ondorengo prozesua eta administrazio-egoera presako eta berehalakoei erantzun beharra, arindu egin behar dira betetzeko izapideak langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko prozedura berrietan, eta abian diren prozesuei segida eman.

Aurrekoa betez, eskumena bereganatzen da, jarraikiz ezarritakoari azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluan (arau horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluan (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Horrenbestez,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenengoa.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea eskumena behar diren oinarriak onets ditzan langileak hautatzeko eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako eta abian diren prozesuei segida emateko.

Bigarrena.–Sinatzen den egunetik aitzina izanen ditu ondorioak dekretu honetan azaltzen den eskuordetzak.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Eskuordetze hau Tokiko Gobernu Batzarrera eta Udaleko osoko bilkurara igortzea, jakinaren gainean egon daitezen.

Bosgarrena.–Honako hau unitate organikoetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2023ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2307602