111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza fiskala, arautzen duena zer tasa ordaindu behar diren baimenak eman daitezen ingurumena babesteko kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2023ko urtarrilaren 31ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo eta argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Jaitzen, 2023ko apirilaren 27an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA INGURUMENA BABESTEKO ESKU-HARTZEARI BURUZKO MARTXOAREN 22KO 4/2005 FORU LEGEAREN MENEAN EZ DAUDEN JARDUERETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1. Zerga-egitatea ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Handitzeak, birkalifikatzeak eta txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.

g) Erantzukizunpeko adierazpena.

2. artikulua. 2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueren gaineko zerbitzu teknikoei eta administratiboei dagokienez, zerga-egitatea honako kasu hauetan sortzen da:

a) Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.

b) Erabilera aldatzeko lizentzia.

c) Txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sortuko da tasa. Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. 2. artikuluan zerrendatzen diren jardueren gaineko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbatekoa ordaindu beharko du borondatez pagatzeko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

Ekonomia-jardueren gaineko zergari dagokionez, alta eman nahi dutenek aldez aurretik lizentzia eskuratu beharko dute.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek ondorioak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

TARIFEN ERANSKINA

Jarduera-lizentzia eta jarduera-lizentziaren berrikuspena

Prozedura arruntaren bidez edo Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritako prozedura automatikoaren bidez emandako lizentzia bakoitzeko:

1.1. Ingurumen babesari buruzko legedia:

1.1.1. Ingurumen eragina tramitatzeko txostena; honako hauekin bateragarria: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, ingurumen-baimen integratua, ingurumen-baimen bateratua, afekzioen ebaluazioa: 270,00 euro.

1.1.2. Jarduera sailkatua tramitatzeko txostena; prozedura soilik aipatzea: 17/2022 Foru Legeko jarduerak–3. Eranskina–Talde guztiak 270,00 euro.

1.1.3. Jarduera sailkatuko txosten tenikoa: 17/2022 Foru Legeko jarduerak: 3. Eranskina–4., 5., 6., 7., 12. eta 13 taldeak (isurketarik edo emisio kutsagarririk sortzen ez dutenean):

395,00 euro.

3. Eranskina–8. taldea: 340,00 euro.

3. Eranskina–14. taldea (simaurren biltegiratzea izan ezik: 340,00 euro.

3. Eranskina–15. taldea: 395,00 euro.

1.2. Aurretiazko ikuskapena duten baimenak eta lizentziak.

1.2.1. Jarduera sailkatuak hastea eta irekitzea.

17/2020 Foru Legeko jarduerak.

3. Eranskina–1., 2. eta 3. taldeak: 340,00 euro.

3. Eranskina–4., 5., 6., 7., 12. eta 13. taldeak: 340 euro.

3. Eranskina–8. taldea: 250,00 euro.

3. Eranskina–14. taldea: 220,00 euro.

3. Eranskina–15. taldea: 310,00 euro.

Urbanizazio lotetsia egiaztatzeko osagarria: 65,00 euro.

–Hirigintza-bateragarritasunari buruzko hasierako txosten bakoitzeko: 165,00 euro.

–Txosten tekniko bakoitza, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, alde batek eskaturik, jardueraren titulartasuna datuak aldatu direla jakinaraztean titular aldaketa dagoenean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera, baita handitzea eta birkalifikazioa ere: 200,00 euro.

–Jarduera kaltegabeetarako lizentzia: 14,00 euro.

–Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitza: 180,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2306916