111. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2023ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 66.309,88 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 89.927,39 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 51.758,73 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 208.000 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 75.315,61 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 106.469,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 26.215,39 euro.

Gastuak, guztira: 208.000 euro.

Rocaforten, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2307729