2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2024ko abenduaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2025eko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta argitara eman zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsi da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 205.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 34.050,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 154.390,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 128.535,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 531.975,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 133.200,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 177.820,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.455,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 126.000,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 58.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 531.975,00 euro.
Urraulbeitin, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2500729